Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Esprintean Jokin Bellidori irabazi dio

Unai Ibarrak Donostiako 5K Klasikoa irabazi berri du

Lasterkari arrasatearrak, atzo Oñati-Arrasate proban txapeldunordea izateaz gain, Gipuzkoako hiriburuko lasterketa irabazi du urrian.

Bideoa eta portadako irudia: 5K Klasikoa Donostia / Testua: mondraberri.eus / 2019ko urriak 28, astelehena

 

Unai Ibarra Gallardo atleta arrasatearrak sasoiko jarraitzen du: atzoko Oñati-Arrasaten txapeldunordea izateaz gain, urriaren 20an Donostiako 5K Klasikoan nagusitu zen.

 

"Erritmo bizia jarri nuen hasieratik" eta esprintean bi segundogatik Orioko Jokin Bellidori irabazi zion. Irabazilearen marka: 16 minutu eta 9 segundo. Gogoratzekoa da aurten ere Urumeako 5 Miliak ere irabazi duela.

 

"Hemendik aurrera atseden hartuko dut oraingoz, ez naiz Behobia-Donostian izango" adierazi digu. Ondo merezitako atsedena, zorionak Unai! 

  

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE