Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ia 2.500 produktu jaso dituzte aurten
Herri Saharauiaren aldeko EUSKAL KARABANA SOLIDARIOA
I.B.G. / 2011ko ekainak 17, ostirala 


Aretxabaletako Iesbaa eta Arrasateko Nubi Elkarteek elkarlanean, Herri Saharauiaren aldeko Euskal Karabana Solidarioa aurrera eraman dute beste urtebetez.
Bi elkarteen artean elikagaiak eta higiene produktuak bildu dituzte Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatin   

Aurten bildutako elikagaiak arroza, pasta, kontserbak oliotan, lekaleak, olioa, azukrea, helduentzako ipurtzapiak eta konpresak izan dira.  Guztira 2.411 produktu unitate batu dituzte, eta herririk eskuzabalena Oñati izan da, 906rekin.  Arrasaten 667 produktu jaso dituzte, gehienak pasta eta arroza izan direla.

Oñatiko Udalak, gainera, Karaba Solidarioaren antolatzaile nagusia den Euskadiko Frente Polisarioari diru-laguntza bideratu dio karabanaren garraio-gastuak ordaintzeko.  Bi elkarteetatik eskerrak eman nahi dizkiete kanpaina honetan parte hartu duten herritar, ikastetxe eta boluntarioei, “hala nola 4 udaletxeei eta bereziki udaletxeetako brigadako langileei”.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE