Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
GI-2620 errepidea erabiltzea gomendatzen da
Olandixoko tunelean trafiko mozketak izango dira
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko artapen-lanak egingo ditu hilaren 25 eta 26an.

 (id: 4009740)Testua eta argazkia: Arrasateko Udala. 2019ko irailak 23, astelehena.

 

Aurreikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da GI-2620 errepidea erabat ixtea Aramaioko noranzkoan, Mugarrietako biribilgunearen (21+415 KP) eta Markuleteko biribilgunearen (19+400 KP) artean. Mozketa egunez egingo da, irailaren 25ean eta irailaren 26an 14:00etatik 22:00etara.

 

Bestalde, irailaren 26an aurreikusitako lanak egin ahal izateko, 14:00etatik 22:00etara, itxi egin behar da zati bera Aretxabaletako noranzkoan, beste noranzkoa irekita utziz. Gaueko 22:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu, eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.

 

Instalazioen artapen-lanen barne egongo da tuneleko segurtasun instalazioa aztertzea. Lanak Miramon 2018 aldi baterako enpresa elkarteak egingo ditu. Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE