Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Santa Zezilia egunaren harira

Arrasate Musikaleko Bandak kalitatezko kontzertua eman du

Bideoa, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 17, domeka

 

Azaroaren 22a Santa Zezilia izango dugu, erlijio katolikoaren arabera, musikarien patroi. Ohiturari jarraituz, Arrasate Musikalek kontzertua eman du, San Frantzisko elizan.

 

Ikus-entzule ugarik jarraitu dute emanaldia, eta Mikel Markiegik zuzendutako kontzertuaren egitaraua ondokoa izan da:

  • 'Calahorra' (konposatzailea: Joaquín Ortega)
  • 'El tambor de Granaderos' (Ruperto Chapi)
  • 'Tannhauser' martxa (Richard Wagner)
  • 'Aquarium' (Johan de Meij)
  • 'James Bond' (John Barry)
  • 'Glenn Miller in concert' (konp. Paul Murtha)

AMko Bandak kalitatezko kontzertua eman du, eta ikus-entzuleek txalo beroekin eskertu dizkiote.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE