Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bien artean 33 urteko kartzela-kondena bete dute

Herri-maitasunarekin hartu ditu Premin Sanpedro eta Txus Goikoetxea harrerak

Bideoa, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2017ko abenduak 20, asteazkena
 
Gaur goizean aske geratu dira, eta egun ia osoa errepidean eman ostean, herrira iritsi dira bi preso politiko ohiak.
 
Herrikide ugari esperoan zituzten gauean 22:00ak aldera Seber Altube inguruan, ikurrinak, banderolak eta bengalak eskuetan. 
 
Besarkada sentikor, muxu gogor, irribarre zabal eta txalo beroen artean hartu dituzte biak ala biak.
 
Gari Lopez de Munain senide eta bertsolariak bertsoa abestu die, eta Ezker Abertzaleak lore-sorta bana, enbutu ezagunak eta ohorezko aurreskua eskaini dizkie.
 
Txus Goikoetxeak eta Premin Sanpedrok eskertu dute kartzela-urteetan senide, lagun eta bestelako herritarrengandik jasotako babesa.
 
Halaber, biek ala biek borrokaren helburuei eustera dei egin dute, independentzia eta sozialismoa lortzeko borrokan jarraitzera. 

'Eusko Gudariak' abestu da, eta ondoren txistulariei jarraituz, Arbolapetara bertaratu dira, eta euren argazkiak kendu ahal izan dituzte.
 
Ekitaldian gogoan izan dituzte ziegetan jarraitzen dituzten preso arrasatearrak: Josu Arkauz, Unai Parot eta Julen Mendizabal.
 
Albistea osatzen gabiltza

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE