Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maialen Axperen kaltetan, Iberiak galarazi dio

Espainiako txapelduna ez da Stockholm-en lehiatuko ez diotelako pertikak fakturatzen utzi

Atleta arrasatearra Diamantearen Ligako proban lehiatzekoa zen. Horretarako, bere entrenatzaileak Madrilgo aireportura eraman zituen pertikak, baina Iberiak ez dizkio fakturatzen utzi.

595.Maialen.Axpe.EUROSPORT (id: 5267978)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Eurosport / 2019ko maiatzak 29, asteazkena

 

Maialen Axpe Diamantearen Ligako Stockholm-eko proban lehiatzekoa zen, ostegun honetan, debuta egitekoa zen estadio mitikoan, munduko atleta onenen artean. 

 

Ohikoa da atletek aireportuetan pertikak fakturatzeko arazoak izatea. Pertiken tamainaren ondorioz prezio gehigarri batzuk ordaindu behar izaten dituzte. 

 

Ez dago egoera hauetarako protokolo zehatzik, eta azken hitza izaten du une horretan fakturazioaren alorreko arduradunak. 

 

Arazorik ez izateko, Maialenen entrenatzaileak, Francis Hernandezek, Iruñetik pertikak Madrilera errepidetik eraman zituen, pertikak Madrildik Estokolmera eramateko. Bidaia gauerdiko 00:00 aldera hasi zuen.

 

Entrenatzaileak ziurtatu duenez "gestio eta papeleo denak eginak genituen". Izan ere, Iruñeko Iberiaren hegazkina txikiegia zen, eta horregatik entrenatzailea nafarra Madrilera joan zen.

 

Alabaina, entrenatzaileari ez zioten Madrilgo aireportuan pertikak fakturatzen utzi. Pertikek 4'40 metroko luzera dute eta 18 kiloko pisua.

 

Ondorioz, entrenatzaileak Maialen Axperi deitu zion, arazoaren berri emateko. Maialen Bilboko aireportutik bidaiatzekoa zen.

 

Entrenatzaileak azpimarratu du "pertikak Maialenen lan-erremintak direla, eta ezin du beste pertika batzuekin lehiatu material oso pertsonala delako". 

 

Entrenatzaile honek 1.000 eta 1.500 kilometroko bidaiak errepidez egin izan ditu, materiala lehiaketen tokira iritsiko dela ziurtatzeko. Stockholmera joateko hegazkina hartu behar zuen.

 

Francis Hernandezek azaldu du Iberiaren debekuak 1.500 euroko galerak ekarriko dizkiela berari eta Maialeni. Baina kalterik handiena da Suediaren hiriburuko estadio mitikoan ezin lehiatzea, munduko 83 errekor ondu diren estadioan. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE