Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kanpanzar Arrasatek denboraldiko bigarren garaipena bilatuko du Donostian
Isasiren mutilek Bera Bera B-ren kontra neurtuko dituzten indarrak zapatuan, 14:30eatik aurrera. Donostiarrak ere mailari eusteko borrokan aurkari zuzenak dira, hortaz, puntuak eskuratzea are garrantzitsuagoa izango da.

Isei Barbero / Argazkiak:  Artxiboa / 2018ko abenduak 14, ostirala


 

Asteburu honetan hil ala biziko hitzordu berri bat izango dute Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek, 2018. urteko azkena.  Euskal Ligako 1. mailako 8. jardunaldiaren baitan, Igor Isasiren mutilak Donostiara joango dira zapatuan eta, eguerdiko 14:30eatik aurrera, Bera Bera B-ri egingo diote aurre Kote Olaizola errugbi zelaian.  Mailari eusteko borrokan aurkari zuzena dira donostiarrak, hortaz, puntuak etxera ekartzeak urrearen balioa izango du.

 

Orain dela pare bat aste Baztanen kontra Mojategin denboraldiko aurreneko garaipena poltsikoratu ostean indarberrituta heltzen da hitzordu erabakigarri honetara Arrasateko Taldea, sailkapeneko azken postua atzean utzita.  Zuri-moreak bederatzigarrenak dira zazpi punturekin, bost puntu dituen Baztan atzean dutela.  Aurretik Getxo B eta Bera Bera B daude bederatzi eta 10 punturekin, hurrenez hurren.  Testuinguru honetan, Donostiatik garaipena ekarriz gero, Kanpanzar Arrasatek aurrerapauso nabarmena emango luke sailkapenean, baita mailari eusteko borrokan ere.

 

Isasiren mutilek tentu handiz ekin beharko diote Bera Bera B-ri, etxean garaipen bakarra eskuratu badu ere -22-15eko emaitzarekin Getxo B-ren kontra-, talde donostiarra lehiakor aritu baita gainontzeko partiduetan.  Hori gutxi balitz, etxetik kanpo irabazteko ere gai izan dira, Gernika B-ren zelaian, hain justu ere.

 

300 (id: 3962701)

Orain direla bi denboraldi Bera Bera B-ren kontra Mojategin jokatutako partidua.

 

Testuinguru honetan, eta orain direla 15 egun Mojategin Baztanen kontra gertatu bezala, norgehiagoka parekatu aurreikusten da Donostian zapatu honetan.  Isasiren mutilak kontzentratuta zelairatu beharko dira, eta lehiakor aritu neurketak iraungo dituen 80 minutuetan, Bera Beraren kontra garaipena eskuratzeak balio bikoitza izango baitu eta, bide batez, urtea behar den moduan amaitzeko baliagarria izango da.

 

 

Kartelera

 

Seniorrez gain, Arrasate Errugbi Taldeko   gainontzeko ekipoek ere egingo dute salto berdegunera asteburu honetan.  Kadeteek, esaterako, Eibar hartuko dute Mojategin zapatu goizean, 11:15eatik aurrera.  Egun eta leku berean, baina 10:00etan hasita, eskola mailako infantilek Iruñeari egingo diote aurre.  Zapatuko hitzorduekin amaitzeko, Gaztedirekin batera taldea partekatzen duten federatutako infantilek La Unicaren kontra neurtuko dituzte indarrak Lakuan (10:30).

 

Domekan Errugbi Eskolako neska-mutikoen txanda izango da:  Goizeko 10:30eatik aurrera 8 urtez azpikoek entrenamendu saioa burutuko dute Mojategin; 12 eta 10 urtez azpikoak, berriz, Ordiziara joango dira eta ordu berean bertan izango den topaketan parte hartuko dute.  Arrasatearrekin batera Ordizia, Iruñea, Zarautz eta Mutriku izango dira nor baino nor Altamiran.

 

 

 


ASTEBURUKO PARTIDUAK


 

SENIORRAK

Bera Bera B – Kanpanzar ART    Larunbata 15, 14:30ean

 

KADETEAK

Kanpanzar ART – Eibar                  Larunbata 15, 11:15ean

 

FEDERATUTAKO INFANTILAK

Arrasate/Gaztedi – La Unica      Larunbata 15, 10:30ean

 

ESKOLA MAILAKO INFANTILAK

Kanpanzar ART – Iruñea              Larunbata 15, 10:00etan

 

ERRUGBI ESKOLA

Topaketa Altamiran (Ordizia)     Igandea 16, 10:30ean

Entrenamendua Mojategin        Igandea 16, 10:30ean

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE