Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
La Banda del Abuelo etxean profeta izateko prest
 (id: 4342312)
AGAKOren (Arrasateko Gazte Asanblada) 25. urteurrenaren harira, Kooltur Ekintzak ostegunetatik kanpo ere kontzertuak antolatu ditu apirilean.

Apirilaren 30ean, larunbata, La Banda del Abuelo eta Eskean Kristö taldeak arituko dira Arrasateko Gaztetxean 22:30ean.

La Banda del Abuelo Arrasaten kokatutako bidelapur koadrila da, azken hamarkadan han eta hemen sarraskiak egiten diharduena, suaren egarri dena eta larreak denontzat izatea aldarrikatzen dituena. Beraien kabuz autoekoiztutako hainbat disko, bideo eta bestelako kaleratu dituzte; eta ez dute atsedenik hartzeko asmorik. La Banda Trapera del Rio, Motörhead eta hemen ezin aipatu daitezkeen beste talde batzuek mugiarazten dituzte.

Eskean Kristö Arratiako talde gaztea da; gaztea bai, baina oso urte gutxitan ibilbide oso emankorra egin duena. Banpiroen bezala 70eko hamarkadako rockaren, hard-rockaren eta izen handien esentzia xurgatzen eta bere egiten jakin dute maisutasunez. Hauen kontzertuetan izerdia, birtuosismoa eta grazia izugarria duen frontmana batzen dira; rock emanaldi bikainak. Arrasaten labetik atera berri duten 'Ezkurrik onenak' diskoa aurkeztuko dute; eta iaz Kooltur Ostegunetan altu utzi zuten langa gainditzeko asmoa dute.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE