Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gasteizko Corazonistas 2. zatian nagusitu dira

Ford Mugarrik "ondo entrenatu gabe" 22-27 galdu du

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 6, domeka

 

Ford Mugarrik denboraldiko lehen bi partiduak irabazi ostean Iturripera itzuli da gaur goizean.

 

Partiduko lehen 15 minutuetan aurkariari eutsi egin dio, "baina desajusteak, hutsegiteak,... egiten hasi gara", adierazi du Patxi Garcia entrenatzaileak.

 

Atsedenera gasteiztarrak aurretik iritsi dira (14-15) eta bigarren zatia hobeto hasi dute (17-19).

 

Egoera ikusita, Patxi Garciak arriskatu du eta erasoko jokoetarako bere atezaina aulkian eseri du, honen ordez jokalari bat kantxaratuz.

 

Baina ahaleginak ez du fruitu onik eman, Corazonistas 20-24 aurreratu da, eta Ford Mugarrik hutsartea eskatu behar izan du.

 

Ordutik aurrera Patxi Garciak kantxaratu ditu minutu gutxien jokatzen dituzten jokalariak, eta azken emaitza 22-27koa izan da.

 

"Gaur ez dugu ondo defendatu ezta ondo erasotu ere - onartu du entrenatzaileak -. Ez dugu jarrera egokia izan, eta ez dugu gogo nahikorik izan". 

 

Gainera, Corazonistasek "esperientzia handiko jokalari handiak ditu, gogor defendatzen dute eta ez dute amore eman". 

 

Hortaz gain, "azken bi asteetan ez gabiltza kontzentrazio nahikoarekin entrenatzen, ni esaterako. Osteguneko entrenamenduan Maritxu Kajoi geneukan gogoan. Horrek guztiorrek partiduetan ondorioak dauzka".

 

Gure taldeak datorren partiduan Ereintzaren aurka jokatuko du, zapatuan goizeko 10:00etan Errenteria-Oreretan. "Irabazi ahal izateko, partidu guztietan %120an jokatu beharko dugu". 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE