Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
1988ko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen

Antonio Caballero: Arrasateko historiako boxeolari bikaina

Musakolako kiroldegian eman zituen bere lehen urratsak boxeoan, Jose Grille entrenatzailearekin. Eboluzionatu zuenez, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna izan zen hirutan. Baita Espainiako txapeldunordea ere. Seuleko Olinpiadetan ere borrokatu zuen. 1992tik Sevillan bizi da, baina asteburuan Arrasaten izan dugu, bere familia bisitatzen.

450.Boxeo.Caballero.Musan.ANTONIO (id: 3944479)


Argazkiak: Antonio Caballero / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2014ko azaroak 23, igandea

 

Antonio Caballero Bravo Arrasaten jaio zen 1967ko ekainaren 24an. Bere bizitzako urte batzuk Malbinak-Gorostiza auzoan bizi izan zituen, eta boxeolari bezala lehen pausuak Musakolan eman zituen.

 

Izan ere, [goiko argazkian] Musakola kiroldegian Jose Grille entrenatzailearekin boxeoan trebatu zen. Goiko argazkia “manoplak” ariketa egiten ageri da, entrenatzailearekin batera.

 

500.Boxeo.Caballero.Orria.ANTONIO (id: 4010689) 

 

Borroka ugaritan lehiatu zen, adibidez 1982an Arrasaten bertan, baina gehienetan hiriburuetan. Antonio Caballero eboluzionatzen joan zen, eta bere palmaresa ikusgarria da:

  • Gipuzkoako txapelduna 3 urtetan
  • Euskadiko txapelduna 3 urtetan
  • Espainiako txapeldunordea
  • Nazioartean borrokatu zen: Venezia, Tunez,
  • Espainiako Txapelketako brontzezko domina
  • Seuleko Joko Olinpikoetan parte-hartzaile

450.Boxeo.Caballero.Garaipen.ANTONIO (id: 4048576)

 

Guztira 70 borrokatan lehiatu zen, eta 61 garaipen lortu zituen. Lorpen handiak egin zituen, baina agian handiena 1988koa izan zen:

 

Hego Koreako hiriburuan, Seulen jokatu ziren Olinpiadetan parte hartu zuen, nahiz eta dominik ezin izan zuen lortu.

 

48 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, eta  ezin izan zuen Dang Nieu Hu vietnamdarra gainditu. Dena den, Joko Olinpikoetan parte hartzea berez sari handia izan zen.

 

400.Boxeo.Caballero.Seul1.ANTONIO (id: 4214356)

 

500.Boxeo.Caballero.Seul2.ANTONIO (id: 4232871)

 

1992an Sevillara bizitzera joan zen, eta han bizitza egin du margolari lanetan. Gainera, zenbait urtetan boxeoa alde batera utzi ostean, boxeora itzuli da:

 

590.Boxeo.Caballero.Arrasaten (id: 4399755)

Boxeoko irakasle bezala lan egiten du gaur egun. 47 urte ditu orain eta gimnasio batean aritzen da boxeolari gazteak trebatzen

 

590.Boxeo.Caballero.Familiarekin (id: 4282352)

Asteburuan bere jaioterrira itzuli da eta Arrasaten familiari bisita egin dio. “Arrasate oso aldatuta dago, hoberako” adierazi digu umore onez.

 

Goiko argazkian bere familiarekin ageri da, Beni Belinchon senideak bulegoan antolatutako jaitxoan.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE