Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Amaia Azpaizu eta Juan Karlos Garitano]

Botoaren esanahia eta garrantzia

Legealdi hau amaitu da. Baina nahiz eta guk Arrasateko hurrengo udalbatzan ez jarraitu, legeldiaren analisi bat egin nahiko genuke. Baita ere, gure eskerrik onena adierazi nahi diegu Gizarte Ongizate eta Enplegu/Pertonala sailetan lagundu diguten pertsonei.

595.Amaia.Azpiazu.JuanKarlos.Garitano.EAJ-PNBV (id: 440956)


Testua: Amaia Azpaizu eta Juan Karlos Garitano / Argazkia: GLH / 2019ko maiatzak 24, ostirala

 

Legealdi hau amaitu da. Baina nahiz eta guk Arrasateko hurrengo udalbatzan ez jarraitu, legeldiaren analisi bat egin nahiko genuke. Baita ere, gure eskerrik onena adierazi nahi diegu Gizarte Ongizate eta Enplegu/Pertonala sailetan lagundu diguten pertsonei.


Duela lau urte, arrasatearrek gure alderdian (EAJ) jarri zuten konfiantza, Maria Ubarretxena buru genuelarik. Eta aukera hori baliagarria izan zaigu Arrasaterako agindu genuen programa garatzeko, eta horrela, arrasatearrek gugan jarritako itxaropenei erantzuteko.


Alde batetik, nabarmendu gura dugu Arrasate Gipuzkoako herri handiena dela zero zorra duena. Legealdia zorrik gabe amaitu dugu, berez, legealdi hasieran zorra 3,5 milioikoa zenean. Bestalde, azpimarratu gura dugu Estatu mailan Arrasate hirugarren Udala dela gizarte politiketan gehien inbertitzen duena biztanleko, 22.000tik gora biztanleko 382 herrien artean.


Era berean, uste dugu eskura genituen baliabideen kudeaketa jasangarria eta arduratsua egin dugula, 22 milioi euroko inbertsioa eginda, tartean Juan Arzamendi Musika Etxe berriari eskainitakoa. 13 urte pasa dira tankera honetako proiektu bat gauzatu genuenetik (Kulturate), Ignacio Lakunza (EAJ) alkate genuela.

 
Baina hortik aparte, uste dugu Maria Ubarretxena buru duen taldeak estilo berri bat ekarri duela Arrasatera, adibide hauetan ikusten den moduan: Udaletxeko balkoian ohikoak ziren pankarten ordez, orain sasoiko loreen jardinerak daude. Urteetan urik gabeko iturri apaingarren ordez (San Francisco eta Iturbide plaza), orain martxan ditugu, urarekin.


Baita ere, euri egunetan erabilezinak ziren haur parkeetan estalki apaingarriak jarri ditugu, euritik babesteko. Eta edozein tokitan zeuden pintada eta pankarta-kartelen ordez, orain paretak garbiak daude, eta pankarta-kartelek, dagokien tokietan.


Bestalde, pareta ilunak izatetik pasa gara muralak edo monumentuak izatera, horien artean Aldayren murala edo Iñigo Arregiren eskultura, Portaloiaren arkuan “murua” irudikatuz. Gainera, apaingarririk gabeko Eguberriak izatetik, Gabonetako argiekin apaindutako kaleak izatera pasa gara. Eta abar luze bat.


Legealdi honetan ere herritarren partaidetzarako ordenantza bat sortu dugu, arrasatearrei protagonismo gehiago emateko asmoz, euren iritziak, proposamenak eta nahiak jasoz eta entzunez.

Dena den, erraza da ikuspegia galtzea, eta batzuetan ahaztu egiten zaigu gure botoak zer-nolako indarra duen, zelako esanahia eta garrantzia duen. Baina borondate guzti horiek egiten dutena da balantza alde batera edo bestera joatea. Eta ez da gauza bera. Ez horixe! Gobernu onak, hala-moduzkoak eta txarrak daudelako. Horregatik gure esku dago botoa ematea, Arrasateri aurrerabide gehien emango dion aukeraren alde. Gure botoa helburu horrekin pentsatu behar da. Eta ez da gauza bera populismoa egitea edo politika egitea, inondik ere!


Alde horretatik, gertatu eta egin den guztia aztertu behar dugu. Baina egia ere bada legealdi bat motz geratzen dela Arrasate moduko herri bat eraldatzeko. Horregatik gehiago behar dugu. Arrasatek ez du apurketa behar, jarraipena baizik, berriro atzeraka egin ez dezagun, iraganera.


Hurrengo legealdiari begira, Mari Ubarretxenak talde sendoa osatu du, konpromisoa eta dedikazioa duten pertsonekin osatua, baita inkorporazio berriekin ere. Denak dira egokiak EAJren anbizio handiko programa egingarria modu efikazean egiteko.


Amaia eta biok, nahiz eta lehen lerroan ez jarraitu, gure arloak ondo bideratuta laga ditugu, ekimen berriak proposatuta. Eta gure genuke gure ordez sartuko diren pertsonek lanari heltzea guk jarritako dedikazio eta ilusio berberarekin.


Botoa eman diezaiogun Mari Ubarretxena buru duen ereduari! 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE