Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Abenduaren 13an, osteguna
Txorbela Otxoteak kontzertu solidarioa eskainiko du Gasteizko katedral berrian
Musikeneko hiru musikariekin batera, Juan Ciudad GKEren alde kontzertua eskainiko du otxoteak Maria Sortzez Gabiriaren katedralean.

Testua: Marijo Simon. Argazkiak eta kartela: San Juan de Dios. 2018ko abenduak 7, ostirala.

 

Txorbela Otxoteak, eta Musikeneko Nerea Benaventek, Leonardo Moyanok eta Josu Cabrerok kontzertua solidarioa eskainiko dute abenduaren 13an arratsaldeko 19:00etan Maria Sortzez Gabiriaren katedralean (katedral berria). Kontzertua Juan Ciudad Gobernuz Kanpoko Erakundearen alde izango da.  Juan Ciudad GKEa orain dela 25 urte sortu zen, baina San Juan de Dios anaiek beharrak dituzten 29 herrialdetan lanean daramate ordenaren sorreratik, ehun urte baino gehiago.

 

Kontzertua bi zatitan banatuko da. Lehen zatian Benaventek (soprano), Moyanok (piano) eta Cabrerok (tenor) Musikeneko kideek  7 obra interpretatuko dituzte. Bigarren zatian berriz, Txorbela Otxoteak 9 kanta  abestuko ditu.

 

Egitaraua:

 (id: 3898685) (id: 3913608)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE