Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
SANJUANETAKO ESALDI LABURREN LEHIAKETA
Lanak maiatzaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK euskaltegia eta AED elkarteak San Joan jaietako esaldi laburren lehiaketa antolatu dute, Udalarekin elkarlanean.

Esaldi horren bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea. Aukeratutako esaldia 2016ko Arrasateko San Joan jaiak girotzeko erabiliko diren zapi eta pegatinetan erabiliko da. Baita esaldia egokia izanez gero jaietako kartel ofizialean ere.   

Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da. 
Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka.Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.

Lanak AED elkartean (Pablo Uranga kalea 4-behea) aurkeztu behar dira maiatzaren 24a baino lehen. Lanean ez da egilearen/egileen izenik jarriko. Datu pertsonalak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hori, proposaturiko esaldiarekin batera, beste kartazal handiago batean. 

Emailez bidaliz gero, mezu bakar batean baina bi fitxategitan bereizirik bidaliko dira. Hau da, fitxategi batean proposaturiko esaldia eta beste batean egilearen datuak. Mezu hori helbide honetara bidali beharko da: aed@aedelkartea.com.

Epaimahaia AED, Debagoieneko AEK, EHE eta Udaleko kideek osatuko dute. Epaia maiatzaren 27rako jakinaraziko da. Saria 100 €koa izango da eta epaimahaikoek erabakiz gero, saria eman gabe gera daiteke.  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE