Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Arrasateko Udala]

Arrasateko diskoteka batek sare sozialetan zabaldutako kartelaz

Herenegun Arrasateko zinegotzi ezberdinek jaso zuten Arrasateko diskoteka batek sare sozialetan zabaldutako kartel publizitario baten argazkia, "non emakumeak objektu sexual huts modura agertzen garen".

Beheko testua: Arrasateko Udala / 2019ko urriak 4, ostirala

 

Urriaren 2an Arrasateko zinegotzi ezberdinek jaso zuten Arrasateko diskoteka batek sare sozialetan zabaldutako kartel publizitario baten argazkia, non emakumeak objektu sexual huts modura agertzen garen.

 

Honen aurrean, Arrasateko Udaleko Berdintasun Saileko zinegotzia kontaktuan jarri zen aipatutako diskotekaren arduradunarekin eta azken honek onartu zuen kartela erretiratzea eta aurrera begira ez zela horrelakorik errepikatuko adierazi zuen.


Urriaren 3an Berdintasun Batzordean gaia landu ostean talde politiko guztietako zinegotziek honako hau adostu zuten:

- Publizitate euskarrietan sexismoaren erabilera ezabatzeko formazioan, sentsibilizazioan eta ikuskaritzan sakontzea.

 

- Horrelako ekintzen aurrean jarrera komunitario irmo bat izan behar dugula berrestea.

 



 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE