Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Auzipetuek akusazioak onartu dituzte

3 eta 2 urteko kartzela zigorrera kondenatu dituzte droga trafikoagatik

Polizia operazioak etxe batean ondorengoak atzeman zituen: 264 gramo heroina, 10'59 gramo kokaina, 32 gramo kanabis erretxina, 40'6 gramo landutako kanabis eta 4'77 gramo anfetamina.

595.Droga.Espainiar.Poliziak (id: 1907881)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: espainiar polizia, artxibokoa / 2019ko maiatzak 29, asteazkena

 

Akusazioaren arabera, auzipetu nagusiak bere etxean, Arrasateko etxe batean, drogak banatu zituen 2017ko uztailetik irailera.

 

Beste bi auzipetuak etxe horretara joan ohi ziren substantzia psikotropikoak hartzera, ondoren beste pertsona batzuei saltzeko.

 

Espainiar Poliziak hainbat jarraipen egin zizkien, eta telefono batzuk interbenitu zituen, "autoritate judizialek behar bezala baimendutako interbentzioak".

 

Operazio polizialean atxilotuetako bati heroina bloke bat eta bi kokaina bloke atzeman zizkioten. Beste atxilotu bati speed pakete bat eta bi haxis harri aurkitu zizkioten.

 

Atxiloketen ostean, 2017ko irailaren 21ean, Poliziak auzipetu nagusiaren etxean ondorengoak atzeman zituen:

  • 264 gramo heroina
  • 10'59 gramo kokaina
  • 32 gramo kanabis erretxina
  • 40'6 gramo landutako kanabis
  • 4'77 gramo anfetamina

Epaiketa orain dela gutxi egin da Donostiako Probintzia Entzutegiko Hirugarren Atalean. Hiru auzipetuek onartu egin dituzte euren aurkako akusazioak, eta ontzat eman dituzte Fiskaltzak eskaturiko zigorrak:

 

Auzipetu nagusiari 3 urteko kartzela zigorra, eta beste bi akusatuei bina urteko espetxe zigorra. 

 

Fiskaltzak azaldu duenez substantzia hauek hiru auzipetuenak ziren. Kartzela zigorrez gain, hiru isun ordaintzera zigortu dituzte: 26.000 euroko isun bat, eta 13.000 euroko bi isun. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE