Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Jesus Markaide]

Brexit eta ingelesa

Honezkero uste dut denok Brexit-arekin kokoteraino gaudela, baita irlako Lehen Ministroak botako digun azken ateraldiarekin.

120.Jesus.Markaide (id: 677427)

 

Testua: Jesus Markaide / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko urriak 11, ostirala

 

Uste dut dagoeneko guztiok Brexit-az kokoteraino gaudela, baita irlako Lehen Ministroak botako digun azken ateraldiaz ere. Nire iritziz, badago funtsezkoa izan daitekeen baza bat, eta hori ingelesa da. Jakina denez, ingelesak dira hizkuntza amankomuna jaiotzetik dakiten europar bakarrak, eta besteok milaka ordu egin behar ditugu, milaka euroko kostuarekin, hizkuntza ahoskaezin hau ikasteko. Uste dut badela garaia esperantoa (adibidez) Europako hizkuntza amankomuntzat hartzeko. Horretarako nahikoa da Direktiba europar batek agintzea ikastetxeetan hizkuntza hau ikastea, eta horren ondorioz, 15 edo hogei urte barru, eta Internet erabiliz, ingelesa hizkuntza amankomun izateari utziko dio. Horrela, saihestuko dugu zentzugabekeria bat: gure hizkuntza amankomuna herrialde atzerritar batekoa izatea. Euren hizkuntza bueltatzen diegu emandako zerbitzua eskertuz.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE