Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Seber Altube eta Biteri plazetan
Herri Eskolak ikasturte bukaerako jaia ospatuko du bihar
Arratsaldeko 16:30tik aurrera, jai giroan murgilduko dira Buztantxoriri ongi etorria eginez. Ostean, tailer ugari jarriko dira martxan, eta Txatxilipurdik 'Munduan Berbena' ikuskizuna taularatuko du.

 (id: 3982408)Testua eta argazkia: Mondraberri. 2019ko ekainak 6, osteguna.

 

Ekainaren 7an, ostirala, Arrasate Herri Eskolak kurtso bukaerako jaia ospatuko du. Arratsaldeko 16:30tik aurrera, jai giroan murgilduko dira,  Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleak Seber Altuben, eta Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara Biteri plazan. 16:45ean gazteek Buztantxoriri ongi etorria egingo diote.

 

Ostean, irakasleek makina bat taupada abestiarekin eszenatokira igota "kalejira-agurra" egingo dute. Tailer ugari ere jarriko dira martxan, besteen artean, eskulanak, esperimentazio gunea, aurpegi margoketa, fruten txokoa, photocall-a eta xaboizko ponpak. Arratsaldean zehar, puzgarriak, denda eta taberna zabalik egongo dira.

 

Bestalde, arratsaldeko 17:30tik 19:00etara Txatxilipurdik 'Munduan Berbena' ikuskizuna taularatuko du, eta 19:00etatik aurrera zozketa berezia egingo da. Arratsalde osoan zehar txartelak erosteko aukera egongo da.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE