Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Erdigunea piztu!

PIZTU (id: 3828900)
 

MONDRABERRI / 2010eko martxoak 23, asteartea


 

Martxoan ere izango dugu Txatxilipurdi elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako Erdigunea Piztu ekimenaren beste ekintza bat. Kasu honetan Piztu eguna antolatu dute.
 
Martxoaren 27an biteri plazan arratsaldeko 16:30etatik aurrera gazteentzako tailer eta ekintza ezberdinak izango dira, balanz zirkuituan, txalaparta tailerra, bitxigintza, hankapaloak, irrati tailerra, Musika, plantilla tailerra… 12-17 urte bitarteko gazteek aukera ederra beraz!
 
18:30ak inguruan gainera perkusio afrikar tailer bati ere ekingo diote. Senegaleko jatorria duten Kataia taldeko kideek ikuskizun parte hartzaile bat egingo dute Biteriko gunean.
 
Guzti hau martxoak 27 larunbata arratsaldeko 16:30etatik aurrera izango da Biteri plaza inguruan.
 
Azken ohar bat, plantilla tailerrean parte hartu nahi duten gazteek eraman dezatela kamiseta edo serigrafiatu nahi duten objekturen bat etxetik.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE