Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Horretarako obrak martxan daude

San Felipe Apostolen egoitza berria Grupo San Juanen egongo da

Elkarlaguntzako elkarteak iaz erabaki zuen lokal bat erostea, Batzar Orokorrean hala erabakita. Egoitza berriaren helburuetako bat da "oraingo bazkideei eustea eta bazkide berriak lortzea".

590.SanFelipeApostol.Obrak.EgoitzaBerria2 (id: 5376343)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 3, asteazkena

 

Elkarteak orain erabiltzen duen lokala, Gipuzkoa etorbidean kokatua, errentan hartua dio Arrasateko Funerariari. 

 
Elkarteak, baina, asmo ditu "gure lokal propioa izatea eta bertan gure pertsonalak lan egitea". Izan ere, orain arte inoiz ez du egoitza jabetzan izan.

 

Horrela, iazko Batzar Orokorrean onartu zuen lokal bat erostea, eta azpiegitura berriak ondoko helburuak izango ditu:

 
"Elkartearen zerbitzua hobetzea oro har, jendaurreko arreta hobetzea,... Izan ere, bazkide kopuruaren beheranzko joera goranzkoan jarri nahi dugu".

 

590.SanFelipeApostol.Obrak.EgoitzaBerria (id: 5537908)


Beste helburu bat da elkartearen "dokumentazio osoa batzea leku bakar batean. Kontuan hartu elkartea 1913tik funtzionatzen duela eta dokumentazioa leku ezberdinetan dagoela".
 
Lokal propioak ere balioko die "bilerak bertan egiteko. Orain sozietate gastronomikoetan edo Kulturaten egin behar izaten ditugu, eta Kulturateko aukera oso ondo dago, baina nahiago dugu gure leku propioa izatea".  

 

Egoitza berrirako obrak orain direla 10 egun inguru hasi ziren, Grupo San Juaneko Alfonso X plazan. Lanetaz bertako enpresa bat arduratzen ari da.

 

Egoitza berriaren beste xede bat da "oraingo bazkideei eustea eta bazkide berriak lortzea. Izan ere, gai hau pertsona danoi dagokigu lehenago edo beranduago".

 

Elkarlaguntzako elkarteak aurreikusten du irail inguruan egoitza berria zabaltzea, eta bazkidetze kanpaina bat abiatuko du. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE