Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Jurgi Ekizaren emanaldia bihar gaztetxean, kooltur ekimenaren baitan
Kooltur ekimena / 2017-03-29 (argazkia: Unai Huizi) 
 
Jurgi Ekizak, Willis Drummond-eko abeslariak, talde honen etenaz baliatuz bakarkako ibilbideari ekiteko erabakia hartu, eta 10 abestiz osatutako diskoa argitaratu zuen 2015 urte amaieran. Barruko sentimentuak kanporatzeko beharrak bultzatuta, eta inolako aurreiritzirik gabe, gorputzak eskatzen zionaz baliatuz soilik. Abestien sormen prozesu guztia berak bakarrik burutua izan da, nahiz eta grabatzerako orduan bidelagunik izan duen. Besteak beste; Cédric Lepine baterian, Niko Perret tromboian eta Jeremi Garat Celloan. 

"bH036-DG" izenez argitaratutako diskoa bIDEhUTS kolektiboaren bidez kaleratua eta Bonbereneako estudioan Txap-en gidaritzapean grabatua izan da. Zuzeneko emanaldiei dagokionez, gitarra, loop-a eta beste hainbat aparailu lagun dituelarik azaltzen da taula gainera, beste musikariren laguntzarik gabe, abestien gordintasuna eta intimotasuna agerian utziz.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE