Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udal-webgunean, Gardentasun Legea aplikatuz

Udal-langileen soldatak, arka publikoen egoera,... jakitera ematen hasi da Udala

Gardentasunarekin jarraituz, Udalak alkatearen eta zinegotzien curriculumak argitaratu ditu. Gainera, aurreikusten du argitaratzea euren ondasun materialak, udal-laguntzen onuradunak,... Honezkero udal-webgunean datu ugari kontsultagai daude.

Testua: MB / 2015eko abenduak 11, ostirala

 

Udalak, herritarrekiko bere gardentasuna handitzeko asmoz, neurri berriak aplikatuko ditu, hilabete honetan indarrean sartuko den Gardentasun Legeari lotuta. Horregatik, zenbait aldaketa egingo ditu udal-webgunean.

Esate baterako, alkatearen eta zinegotzi guztien curriculum vitaeak irakurri ahal izango dira udal-webgunean bihartik aurrera. Horta gain, laster Udalak argitaratuko ditu alkatearen eta zinegotzien ondasun erregistroko datuak.

Gardentasunarekin jarraituz, Udalak ere beste datu batzuk argitaratuko ditu:

  • Udal laguntza eta diru-laguntzen zerrendak (zenbatekoa, helburua eta onuradunak)
  • Higiezinen zerrenda eta eguneratzea (bulegoak, lokalak, etab.)
  • Alokatuta daudenak eta/edo udalak lagatakoak musutruk
  • Udal Lanpostu Zerrenda edo Langileen Plantillak
  • ...

Ondorengo lerroetan agertzen den informazio guztia eskuragarri izango dute herritarrek webgunearen bitartez hurrengo urtetik aurrera. Udalaren asmoa da, informazioa progresiboki webgunean txertatzen joatea.

 

 


1. Gardentasuna hautetsi eta konfiantzako karguei dagokienez   

1.1. Hautetsiei buruzko informazioa   

1.1.1    Hautetsien zerrenda argitaratzea eta eguneratzea webguneko atal berezi batean

1.1.2    Hautetsien zereginen fitxak argitaratzea eta eguneratzea

1.1.3    Hautetsien harremanetarako datuak argitaratu eta eguneratzea

1.1.4    Hautetsi berrien curriculum vitaeak sartzea (berririk egonez gero)

1.1.5    Hautetsien ondasunen aitorpena argitaratu eta eguneratzea

1.1.6    Udaleko goi kargudunek (gutxienez, hautetsiek eta, hala behar denean, zuzendari nagusiek) eta udalak parte hartutako erakundeetako arduradun nagusiek urtero jasotako ordainsariei buruzko informazioa argitaratzea eta eguneratzea (webguneko lotura zuzen eta berezi baten bidez)

1.1.7    Karguak uztearen ondorioz jasotako kalte-ordainak argitaratzea

1.1.8    Gobernu On eta Interes Gatazketarako Bulegoak edo (antzeko beste batek) arduradunen jarduera pribatuen bateragarritasunari buruz egindako ebazpenak argitaratzea. 

1.2. Konfiantzako langileei buruzko informazioa   

1.2.1    Udaleko eta udal-erakundeetako konfiantzazko langileen zerrenda argitaratzea eta eguneratzea, webguneko atal berezi batean

1.2.2    Konfiantzako langileen zereginei buruzko informazioa argitaratzea eta eguneratzea

1.2.3    Konfiantzako langileen urteko ordainsariak argitaratzea eta eguneratzea

1.2.4    Konfiantzako langileen curriculum vitae berriak sartzea (horrelakorik egonez gero)

1.2.5    Konfiantzako langileek kargua uzteagatik kobratutako kalte-ordain zehatzak argitaratzea

 

2. Gardentasuna langileriari eta udal antolabideari dagokienez   

2.1. Udal langileria eta antolabidea

2.1.1    Organo guztietako arduradunak zein diren eta beren eginkizunak eta haien arteko mendekotasunik gabeko harremanak zehazten dituen organigrama gaurkotua argitaratzea eta eguneratzea

 

2.1.2    Udal-gobernuko organoak eta dagozkien eginkizunak (osoko bilkuraren, alderdi politikoen eta gobernuko batzarraren osaera) argitaratzea eta eguneratzea (hala behar denean, barrutiko edo auzoko batzarrak barne)

 

2.1.3    Udal sail eta zerbitzuetako eginkizunak argitaratzea eta eguneratzea

 

2.1.6    Udal Lanpostu Zerrenda edo Langileen Plantillak argitaratzea eta eguneratzea erakunde deszentralizatu, tresna-izaera duten erakundeetan eta udal sozietateetan

 

2.1.11    Higiezinen zerrenda argitaratzea eta eguneratzea (bulegoak, lokalak, etab.), hala udalarenak, nola alokatuta daudenak eta/edo udalari eta udal-erakundeei atxikitakoak

 

4. Gardentasuna udal plangintzan   

4.1. Legealdi  Plana   

4.1.1    Legegintzaldiko Plan osoa argitaratzea

4.1.3    Legegintzaldiko Planaren Jarraipenari buruzko Txostena argitaratzea eta eguneratzea

4.2. Beste udal plan eta programa batzuk

4.2.1    Udal Plan Estrategikoa osorik eta laburbilduta argitaratzea

4.2.2    Dauden sektoreko udal-plan berriak argitaratzea, osorik eta laburbilduta. Urteko eta hainbat urtetako planak eta programak argitaratuta daude; helburu zehatzak, eta helburu horiek lortzeko aurreikusitako jarduerak, baliabideak eta denbora ondo zehaztuta.

4.2.3    Plan eta programa horien jarraipenari buruzko txostenak argitaratzea eta eguneratzea

 

5. Gardentasuna informazio ekonomiko-finantzarioan (*) Atal honetan jasotako adierazleak herritarrentzat informazio ekonomiko- finantzario ulergarria aurkezteko gomendioetan   

5.1 Udal aurrekontua   

5.1.1    Onetsitako Udal Aurrekontu osoa argitaratzea, kontu-sail nagusiak zehaztuta, eta betearazpenari buruzko informazio eguneratuaz (gutxienez, hiru hilabetean behin).

 

5.1.3    Udalaren Osoko Bilkurak edo Gobernu Batzarrak, alkateak edota zinegotzi ordezkariak onetsitako aurrekontuko aldaketak argitaratzea

 

5.1.4    Deszentralizatutako erakundeen, erakunde instrumentalen eta udal-sozietateen aurrekontuak argitaratzea (webguneko atal berezi batean); (udalak horrelako erakunderik ez badu, berariaz adieraziko da webgunean)

5.2 Urteko kontuak   

5.2.1    Urteroko udal aurrekontuak argitaratzea

5.2.2    Urteko kontuen auditoriaren azken kanpo-txostena eta aurrekoak argitaratzea

5.5. Emandako laguntzak eta diru- laguntzak

5.5.1    Azken aldian emandako udal laguntza eta diru-laguntzen zerrenda argitaratzea (zenbatekoa, helburua eta onuradunak).

5.6. Izenpetutako hitzarmen eta kudeaketa- mandatuak   

5.6.1    Azken aldian izenpetutako hitzarmenen zerrenda argitaratzea (izenpetu duten alderdiak, xedea, iraupen-epea, egindako aldaketak, prestazioak egitera derrigortutako alderdiak eta hitzartutako obligazio ekonomikoak)

 

5.6.2    Azken aldian izenpetutako mandatuen zerrenda argitaratzea eta eguneratzea (xedea, aurrekontua, obligazio ekonomikoak eta egindako azpikontratazioak, adjudikatzaileak, adjudikatzeko jarraitutako prozedura eta zenbatekoa aipatuta)

 

6. Gardentasuna kudeaketaren eraginkortasun eta efikazian   

6.1. Eraginkortasuna eta efikazia udal zerbitzuen kudeaketan   

6.1.1    Udal zerbitzuen kudeaketari buruz dauden azken txostenak argitaratzea

 

7. Gardentasuna kontratazioan   

7.1. Udal kontratazioa   

7.1.3    Azken aldian formalizatutako kontratuen zerrenda argitaratzea (helburua, lizitazioaren eta adjudikazioaren zenbatekoa, prozedura, publizitatea, parte hartu duten lizitatzaileen kopurua eta adjudikaziodunen nortasuna) (webgunean lotura zuzen eta berezi bat jarriz informazio hau emateko)

 

7.1.4    Azken aldian formalizatutako kontratuetan egindako aldaketak argitaratzea (webgunean lotura zuzen eta berezi bat jarriz informazio hau emateko)

 

7.1.5    Kontratuekin atzera egiteko eta uko egiteko erabakiak argitaratzea

 

7.1.6    Azken aldian formalizatutako kontratu txikiak argitaratzea, behintzat, erantsita (kontratu-kopurua, guztizko zenbatekoa) (webgunean lotura zuzen eta berezi bat jarriz informazio hau emateko).

 

7.1.7    Azken aldian sektore publikoko kontratuen legerian ezarritako prozedura bakoitzaren bidez adjudikatutako kontratuen kopurua eta aurrekontuko bolumenari buruzko datu estatistikoak argitaratzea (kontratu irekiak, negoziatuak, kontratu txikiak) (webgunean lotura zuzen eta berezi bat jarriz informazio hau emateko).

 

10. Udal araudi eta hitzarmenak   

10.1. Udal araudia   

10.1.1    Indarreko udal araudi garrantzitsuenak (ordenantzak, ordenantza fiskalak, araudi, dekretuak, estatutuak eta udal bandoak) argitaratzea eta eguneratzea

 

10.1.2    Tramitatu bitartean jendaurrean jartzeko aldian dauden dokumentuak argitaratzea

 



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE