Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Josemari Velez de Mendizabal]

"Bere jaioterriaren alde lan egiteko gertu zegoen, beti"

Nik esango nuke Arrasate osoak galdu duela apur bat, gizakume bakana baitzen, gutxitan ematen diren horietakoa, bere jaioterriaren alde lan egiteko gertu, beti.

500.Jesus.Mari.Arce.JMVM (id: 3873199)


Testua eta argazkia: Josemari Velez de Mendizabal / 2019ko urriak 14, astelehena

 

Jesus Mari hil da; horixe albistea, albiste iluna, heldu berri zaiguna. Eta dantzan hasi da burua, adiskidearenganako sentimenduak bihotzean goibeltzen ziren bitartean. Jesus Mari Arze joan zaigu eta berarekin gurea den zerbait galdu dugu bere lagunok. Nik esango nuke Arrasate osoak galdu duela apur bat, gizakume bakana baitzen, gutxitan ematen diren horietakoa, bere jaioterriaren alde lan egiteko gertu, beti.

Jesus Marik, pertsonalki, SUDC edota beste elkarteren bitartez denetariko herri ekintzei eman zien itxura eta abian jarri.  Adiskideen adiskidea, osasunak lagundu zion bitartean beti egon zen gertu edozein ekimen aurrera eramateko bere ezagutzaren bidez, bere herriaren garapen kulturala baitzuen helburu nagusia.

Beti arte, Jesus Mari! Elkar ikusiko dugu. 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE