Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ostiral honetan
Mondragon Unibertsitateak enprendizajea bultzatzeko II. Topaketa antolatu du
Mondragon Unibertsitateak Enprendizajeko II. Topaketa antolatu du unibertsitateko ikasleen artean. Topaketa bihar, ostiralean, izango da, Goi Eskola Politeknikoan. Helburua da enprendizajea sustatzea eta ekintzaile espiritua bultzatzea, unibertsitateko ikasleen artean.
  • Topaketa martxoaren 14an, ostiralean, egingo da, 9:00etatik 13:00etara, Goi Eskola Politeknikoan.
  • Helburuari dagokionez, partaideek enprendizajeko esperientzia zehatzak hurbiletik ezagutu ditzaten eta enpresa bat martxan jartzearen inguruan dituzten kezkak argitu ditzaten nahi da.
  • Topaketa Mondragón Unibertsitateko errektoreorde den Joxe Mari Aizeagak inauguratuko du eta Pep Torres adituak hitzaldi bat emango du, "Ekintzailearen bidea gizarte mediatikoan" gaiaren inguruan.
  • Topaketaz gain, Mondragon Unibertsitateak Enpresa Ideien II. Lehiaketa ere antolatu du, izaera ekintzailea sustatzeko MUko ikasleen artean, sormena eta ekimenen bilaketa bultzatuz.
392.ikasleak (id: 9524898)
     

Mondraberri, 2008ko martxoaren 13a, eguaztena 


  

Topaketan Pep Torres adituak ere parte hartuko du, “Ekintzailearen bidea gizarte mediatikoan” gaia azaltzeko. Ondoren, Angel Etxabek beste hitzaldi bat emango du: “Nola garatu negozioaren ideia” gaiaren inguruan. Azkenik, 200 ikasle partaideek lan praktiko bat egingo dute taldean, jardunaldia bukatu baino lehen.   

         

Ideia berrien lehiaketa

Enprendizajea sustatzeko II. Topaketarekin batera, Mondragon Unibertsitateak Enpresa-ideia berrien II. Lehiaketa jarri du abian, balio erantsiko produktuak, prozesuak, zerbitzuak edo negozioak sortuko dituzten ideia berritzaileak sustatzeko.

      

Parte-hartzaileak Mondragon Unibertsitateko ikasle-taldeak izango dira, graduondokoak eta doktoregokoak barne, eta enpresa-aktibitate bat, berria, aurkeztu beharko dute. Interesa dutenak 4 laguneko taldeetan banatuko beharko dira eta maiatzaren 30eko 12:00ak arteko epea dute beren ideiak aurkezteko.                                      

Lehiaketaren oinarriak eta aurkezteko formularioa eskuragarri daude helbide honetan: www.mondragon.edu  

Lehiaketarako ideia eta formularioa posta-helbide honetara bidali behar dira: ekiten@mondragon.edu  

Lehen saria, talde irabazlearena, 1.000 euro eta proiektua martxan jartzeko beka izateko aukera dira. Bigarren eta hirugarren talde irabazleak, berriz, 500 euroko saria eramango dute, talde bakoitzeko.

                                        

Mondragon Ekiten                                           

Mondragon Unibertsitateak enprendizajearen aldeko apustua egin du, ikasleei ematen dien prestakuntzatik haratago joateko formula gisa. Horregatik, ikasleen eskueran jarri ditu zenbait tresna eta plan integral bat, ikasleen eta irakasleen artean enprendizajea sustatzeko, eta horrela enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko, enpresa-proiektuak bultzatzearen bidez.

  

Horrela, bai datorren ostiraleko II. Topaketa, bai Enpresa Ideia Berrien Lehiaketa, “Mondragon Ekiten” ekimenaren barruan kokatzen dira. Hori MUk  eratutako enpresa-sehaska da, enpresak sortu aurreko faseak garatzearen bidez proiektuak testatzeko balio duena, eta horren ondoren proiektua martxan  jartzeko.

    

Mondragón Ekitenek oinarri teknologikoa duten enpresentzat programa moduan ere funtzionatzen du, eta ikerketa-proiektuak egiten dituzten irakasleei dago zuzenduta, ikerketa-proiektuen bideragarritasuna eta etorkizuneko enpresa-proiektuak aztertzeko.

    

Baina enprendizajearen inguruko kontuak ez dira hemen bukatzen. Plano akademikoan, unibertsitateak Enpresa Proiektuen Zuzendaritzako Masterra du, Zuzendarien eta ekintzaileen ezagutzak, trebetasunak eta jarrera finkatzeko. Era berean, Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritzako lizentziatura ere badu, Bidasoako campusean, Irunen, ematen dena eta ikaslearen ekintzaile-espiritua sustatzera zuzenduta dagoena.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE