Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bi emakume erail dituzte astebetean Euskal Herrian

Hilketen aurrean, mobilizatzearen balioa azpimarratzen du Mugimendu Feministak

Indarkeria matxistari aurre egiteko, herritarrek mobilizazioetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu du mugimendu feministako Jasone Giraldok. Izan ere, "azken urteetan mobilizazioek egoera aldatzeko indarra direla" ikusi da.

Bideoa eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 28, ostirala

 

Dagoeneko 100 emakume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003 urtetik. Azken biak Urruñan eta Bardozen (Lapurdin).

 

Horren aurrean, Emakumeon Mundu Martxaren Arrasateko Plataformak eta PottoGorriek deituta, atzo arratsaldean bilkura egin zen Herriko plazan.

 

Arrasateko mugimendu feministak ikusi du "azken urteetan mobilizazioek egoera aldatzeko indarra direla eta aldaketarako aukera ematen dutela".

 

Berdintasuna lortzeko "behar-beharrezkoa da gizartearen babesa, mobilizazioetan parte hartzea, gauzak aldatu nahi baditugu".

 

Arrasateko mugimendu feministak berretsi du "martxan jarraituko dugula emakume guztiak aske izan arte".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE