Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AMAIA ANTZOKIA (20:00)
Ostiralean eskainiko da Jon Andueza arrasatearraren 'Simplemente' filma
Luzemetraiaren protagonista nagusiak down sindromea dute, eta guztiak pasio handi batek lotzen ditu, dantza garaikideak. Urteak eman dituzte koreografia bikainetan lan egiten "Despertar de los sentidos" taldean.
595 (id: 4370603) 
      
FILMAREN LABURPENA

“ Despertar los sentidos” dantza-taldeko artistek oso ideia berezia izan dute: Oriñon hondartzan ikuskizun bat antolatu. Ez da erronka erraza ordea; izan ere, inoiz ez dituzte haien koreografiak aire zabalean landu.
  
Zita handia baino egun batzuk lehenago, taldeko kide batzuk herrira heldu dira bertan ostatu hartzera. Errezitala, alde batetik hondartzan entseatuko dute propio, eta dagozkion baimenak kudeatuko, eta bidean agertutako zailtasun teknikoak konponduko.
 
Bestalde, lagunekin kostan opor zoragarriak pasatzeko ere aprobetxatuko dute.
Bi kamera dira egonaldi osoaren lekuko, taldearen bizikidetza bildu dute, haien artean gertatutako guztia, baita inguruko pertsonekin gertatutako guztia ere... Eta kamara horiek ikuskizun-egunean bertan han izango dira, ekimen bitxi honen arrakastaren edo porrotaren berri biltzeko.
     
MEMORIA

Dani Loredok Radio Euskadin lan egiten du. Urtzi Urrutiak pizzeria batean. Alberto Hermoso Abadiñoko supermerkatu batean apalak hornitzen ateratzen du bizitza. Luzemetraia honetako beren lagun batzuk, berriz, langabezian daude egun, adibidez, Saioa Larrea, Iñigo Hermoso edo Ana Mota.
  
Guztiek ere hogeitaka urte batzuk dauzkate. Orain arte Euskadiko gazte-koadrila baten ohiko erretratua irudi lezake. Aldiz, oso talde berezia dugu hau. Lehenik eta behin, pasio handi batek lotzen ditu: dantza garaikidea. Izan ere, urteak eman dituzte koreografia bikainetan lan egiten beste dantzakide batzuekin “ Despertar los sentidos” taldean.
  
Gainera, biltzen ditu Dani, Urtzi, Alberto, Saioa, Iñigo, Ana eta dantza-taldeko gainontzeko kideek down sindromea izateak elkartzen ditu.
  
Badakigu gai hori hainbatetan landu dela askotariko luzemetraia eta dokumentaletan, batzuetan ondo eta bestetan ez hainbeste.
Beti beste batzuek idazten dituzte haien istorioak, haien ordez pentsatzen dute, kameraren hariak kudeatzen dituzte, “ problematika” beren irizpidearen arabera aztertzen dituzte (ia beti zezenak hesiz kanpotik ikusiz bezala).
  
Eta erabaki dugu badela ordua balantza aldatzeko, euskal gazte hauen bizitza kontatzeko ikuspegi berri bat bilatzeko. Neska-mutilek berek beren istorioa konta dezaten nahi dugu besterik ez, eta hariak haiek kudeatzea, haien “ problematika” huts-hutsean erakuts diezaguten, amarrurik, azpijanik gabe.
  
“ Despertar los sentidos” eko neska-mutilak ezagutu eta haiekin lanean aritzeko zortea izan dugu. Honezkero, segurta dezakegu azken emaitzak aho bete hortz utziko dituela ikusleak.
  
Dantza bakoitzean arimatik jarduten dute. Beste artistek transmititu ezin dituzten emozioak transmiti ditzakete, dena erabateko zintzotasunez egiten dutelako, bereziak baitira, ikaragarri balio baitute. Gainera, inoiz ez diote umoreari uko egiten.
  
Horretan datza, hain zuzen, haien apustua: ez dugu inor aspertu nahi down sindromearekin. Guztiz bestela, neska-mutil hauekin, gure artistekin gozatu nahi dugu, down sindromea daukate, baina besterik ez.
  
Haien erara, dantza nola bizi irakasten digute, adiskidetasuna nola ulertzen duten, heziketa, familia, bizikidetza, gizartea, lana... Inork ez dezala auzitan jarri gero: emaitza ikaragarria da! Gainditze- eta integrazio-bide honetan gurekin izatea erabakitzen duten guztiei, mila esker eta ongi etorri. 
  
DANTZA TALDEA: 'DESPERTAR LOS SENTIDOS" 

Proiektua 2001. urtean jarri zen martxan. Bi urte beranduago, 2003an eskeini zuten lehenengo emanaldia. Santurtziko Serantes antzokian izan zen, Santutxuko Danstylo eskolarekin elkarlanean gizarteratzearen alde. Hurrengo urteetan hainbat dantzaldi egin zituzten: Donostian, Basauriko Antzokian, Leioan, Durangon, Ortuellan, Sestaon, Elgetan eta Barakaldoko BECen.
   
2007an eratu zen Elkarte Artistiko bezala eta 2008an jarri zuten martxan ikuskizun berria: BARRERAS. Muga fisikoak eta mentalak hautsi nahi ditu taldeak kontzientziazioa, baikortasuna, indarra, gizarte gaiekiko elkartasuna, gizarteratzea eta bizitza kalitatea oinarritzat dituen mezua zabaltzeko.
   
Proiektu honek, ezberdinak diren gorputz, burmuin, erritmo eta mugimendu horienganako elkartasun oihua izan nahi du.
   
Sarah Ramirez, zuzendaria eta koreografoa
   
“Despertar los Sentidos” dantza taldearen zuzendaria eta koreografoa da. Madrilgo Dantza eta Arte Dramatikoko eskolan eta Donostiako Kontserbatorioan egin zituen Ballet klasikoko goi-mailako ikasketak. Bartzelonako Juan Tena, Madrilgo María de Ávila, Parisko Adrej Glegosji (Bolsoiko dantzaria) eta Bizkaiko Jon Beitiaren estudioetan ere jaso du prestakuntza.
   
Bere asmoa beti minusbaliatuekin lan egitea izan da eta Madrilgo Maite Leonen psiko-ballet fundazioarekin jarri zen harremanetan. Titulu berezia atera ondoren, 2001ean hasi zen “Despertar los Sentidos” proiektuan lan egiten. Sarahren hitzak dira: “Beraiek dituzten ahalmen bereziak islatzen saiatzen naiz. Heuren gorputzek eta aurpegiek plastika ezberdina adierazten dute, antzerkirako gaitasun ezberdina dute. Badakite publikoarekin elkarrizketa sortzen”. 
  

 


OSTIRALA, OTSAILAK 26

AMAIA ANTZOKIA, 20:00


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE