Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasate 27 - UPV 23

Emaitza ona, aspaldiko partez

595.rugbi.int (id: 5016127)


SENIORAK:   

ARRASATE, 27   --   UPV / BILBAO, 23        
ARRASATEN  Mojategiko zelaian           
Larunbata 17:00-etan

Lehenengo denboran, arrasatearrek txarto ekin zioten norgehiagikari, hasieran bilbotarrek 13 puntu sartu zituzten arrasatearren hutsegiteak zirela medio. Kontutan izanik nolako taldea den bilbotarra, oso zaila jarri zitzaion norgehiagoka arrasateko taldeari.

 

Baina aurrekoetan ez bezala, arrasatekoak kementsu emaitzari bira emateko lanetan hasi ziren eta Ander Heriz-en bitartez atsedenaldirako emaitza pixka bat orekatzea lortu zuten ( 7 - 13 ).

 

Arkaitz Ibarguen-en iritziz; "argi zegoen bilbotarrak gehiago zirela aurrealdeko jokoan, eta hiru-laurdenetako jokoan oinarritu behar zuela bigarren zatiko jokoa arrasateko taldeak"

Beraz bigarren zatian entrenatzailearen aginduak jarraituaz, taldeak hiru-laurdenetako jokoan oinarrituz eta aurrelarien lana ona ezarriz, norgehiagokari buelta eman zioten arrasatearrek. Hiru entseiu sartu zituzten bigarren denboran eta aspaldiko partez emaitza ona lortu.

Arkaitz pozik agertzen zen taldeak eginiko lanarekin, eta etorkizuneko talde ona duela arrasatek zioen baita ere. Esperientzia hartu ahala, emaitzak etorriko dira.

Arrasatearren aldeko puntuak:

Ander Heriz-ek :  2 entseiu
Igor Erañak : entseiu bat
Jose Manuel Servidek: entseiu bat
Unai Lazkanok beste puntu guztiak sartu zituen. 2 transformazio eta makiletara botatako falta bat. 

    


INFANTILAK:


GIPUZKOAKO TXAPELKETAko NORGEHIAGOKAK
                 
ZARAUTZEN    
Igandean 10:30-etan

Gaur Irunen bi partidu jolastu dituzte.
EMAITZAK:

ORDIZIA       2 entseiu

ARRASATE  4 entseiu

    

ARRASATE   3 entseiu

HERNANI      3 entseiu

Rikardo Ertzilla entrenatzailearen arabera, lehenengo norgehiagoka ez da oso ona izan nahiz eta emaitza ona izan den arrasateko neska mutilentzat. Aldiz bigarren norgehiagoka, nahiz eta emaitzaren aldetik berdinketa izan, oso ona izan dela dio: Gogotsu, kemenez eta oso joku ona eginez euskal herriko talde gogorrenetariko baten aurka ez dute emaitza makala lortu.

 

Rikardo oso arro sentitzen zen bere neskamutilek eginiko lanarengatik.
Infantilak oso ondo moldatzen direla demostratzen dute 7nako rugbyan, gipuzkoa mailan talde garrantzitsuak direnen aurka lan txukuna eginez.

 

 


NESKAK:

Atsedena izan dute


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE