Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bertan matrikula egin ahalko da

Oporrostea alaituko du Trikitixa Eskolak Herriko plazan ostiralean

Arrasateko Trikitixa Eskolako lagunak kalera aterako dira, panderoei eta trikiei eragiten. Plazako ekitaldian Arrasateko Trikigin txapelketa ere izango da.

595.Triki.Eskola.18.Ate.Irekiak2.ANTONIO-MURILLO (id: 7340736)


ARGAZKIAK: ANTONIO MURILLO / Testua: Arrasateko Trikitixa Eskola / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko irailak 2, astelehena

 

 

 

Arrasateko Trikitixa Eskolak antolatuta, ospakizuna ostiral honetan izango da, ondoko egitarauarekin:

 

18:00 Kalejira Arrasateko Trikitixa Eskolatik herriko plazara.

 

18:30 "Gurozuna jo": ikasleek nahi dutena jo ahal izango dute. Animatu zaitezte banaka, binaka edo taldeka. Oso garrantzitsua da zuen parte-hartzea.

  • Plazan pintxoak, sagardoa eta ardoa egongo dira.
  • Panderoak egiten dituen artisau bat egongo da.
  • Ekotaloak dastatzeko aukera egongo da.
  • Umeentzako jolasak egongo dira Txatxilipurdik lagunduta.

Datorren ikasturterako matrikula bertan egin ahal izango da.

 

18:30 Arrasateko V. 'Trikigin':

  • Gin-tonikak prestatzeko erakustaldia. Herriko zenbait tabernatako zerbitzariek gin-tonika prestatzen erakutsiko digute, eta epaimahai bateko kideek esango dute beraientzako zein den onena.

20:00 Kristina, Maixa eta Iratiren emanaldia.

 

 

595.Triki.Eskola.18.Ate.Irekiak3.ANTONIO-MURILLO (id: 7069868) 

 

Ekitaldiaren laguntzaileak:

  • Arrasateko Udala
  • Saburdi harategia
  • Otamendi harategia
  • Txomin Zubeldia
  • Desvill publizitatea

Tabernak: 

  • Aterpe
  • Basati 
  • Dublin
  • Hamalau
  • Irati
  • Iturriotz
  • Itzala
  • Kajoi
  • Nahi
  • Ostantz
  • Rumba  

Etorri eta gozatu, zure zain egongo gara!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE