Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Anaitasuna-Mondra
Sentsazioak berreskuratzen joateko hitzordua izango du Mondrak domekan
Hiru jardunalditan garaipena eskuratu gabe izan eta gero, Mondrak Anaitasunaren zelaian jokatuko du domekan. Gotzon Urzelairen mutilek garaipena bilatuko dute sailkapeneko behe aldean dagoen taldearen kontra. Neskek atsedena hartuko dute asteburuan.

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkiak: MB Artxiboa / 2014ko abenduaren 19a, eguakotxa


 

300 (id: 3872886)Urria-azaroa aldeko bolada bikaina bukatuta, emaitza aldetik eskasa izaten ari da abendua Mondrarentzat. Getariako liderraren kontra etxean galdu eta gero, bi partidu berdindu ditu talde sarrailagileak; eta orain, urtea amaitu aurretik, garaipenaren bidera itzultzeko beste aukera bat izango du domekan 11.30tan Anaitasunaren zelaian. Gotzon Urzelairen mutilek sailkapeneko zuloan sartuta dagoen taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak asteburuan. Anaitasunak, zortzi partidu galdu ditu eta bakarra irabazi besterik ez.

 

Azkoitiarra arerio ahula izango duen arren, Mondrak izango du hobetzekorik domekan. UDA-B-ren kontra azkeneko garaipena azaroaren 16an lortu zutenetik sarrailagileek ez dute gol bakar bat ere sartu. Erasoan hobetuta garaipena gertuago izango dute Mondrakoek, defentsan lan ona egiten ari baitira. Zuri-moreek kontran hamar gol besterik ez dituzte jaso denboraldia hasi zenetik, eta erregional preferente mailan gol gutxien jaso duten bigarren taldea dira.

 

Gainontzean aipatu, neskek atseden izango dutela asteburu honetan eta ez direla lehiaketara gabon ostera arte. Klub sarrailagileko gainontzeko taldeek berriz partiduak izango dituzte asteburuan. Hona hemen guztien ordutegia.

 

 


ASTEBURUKO PARTIDUAK


 

ERREGIONAL PREFERENTEA

Anaitasuna -  Mondra           domeka 21, 11.30tan

 

OHOREZKO JUBENILAK

Mondra - Bergara           zapatua 20, 16.00tan

 

JUBENILAK 1.MAILA

Mondra - UDA          domeka 21, 11.45tan


KADETEAK

Bergara -  Mondra          zapatua 20, 12.30tan

Mondra - UDA          domeka 21, 11.45tan

 

INFANTILA 1.MAILA

Eibartarrak -  Mondra             zapatua 20, 09.30tan

 

INFANTIL TXIKIA

Mondra - Eibar           zapatua 20, 10.00tan


 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE