Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Laugarren partida erreskan irabazita

Liderra garaitzea lortu du Ford Mugarrik, defentsa gogorra baliatuz (30-24)

Sarraigileak jakitun ziren Euskal Ligako talderik erasokorrenaren aurka lehiatu behar zirela. Neurketa serioa jokatuta, bosgarren garaipena erdietsi du Ford Mugarrik Urdulizen aurka.

 (id: 4500805)

 

Testua, argazkiak eta bideoa: Hasier Larrea / 2018ko abenduak 7, ostirala

 

Norgehiagokako lehen gola bizkaitarrek sartu bazuten ere, lehen zatian etxeko taldeak agindu zuen atzo arratsaldean Musakolan. 16-12 joan ziren atsedenaldira, oraindik ezer erabaki gabe, Urdulizen potentziala kontutan hartzekoa izanik. 

 

Bigarren zatia bero xamar hasi zen aukeran. Danel Roa Ford Mugarriko jokalaria kaleratua izan zen, bi minutuz bat gutxiagorekin jokatzera behartuz Patxi Garciaren mutilak. Burua hotz mantentzea lortu zuen gure taldeak hala ere, kanpokoen estualdiari aurre eginez. Puntu bakarrera jarri zen Urduliz atzetik, baina Mondrak 5-0eko partzial sendoa sartu zien. 

 

Azken minutuetan errenta honi zukua atera zioten zuri-moreek, eta 30-24 gelditu zen markagailua. Aintzat hartzeko bi puntu erdietsi ditu Arrasate Eskubaloi Taldeak, morala igotzeko modukoa: laugarren partida jarraian irabazi baitute, oraingoan liderraren aurka. Zazpigarren postua aurkitzen da orain taldea, behera baino gora begira. Ea jokalariek zortea aldea izaten jarraitzen duten!!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE