Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txostena

12. Garraio eta komunikazioak

 

Debagoiena eskualdea Euskal Herriaren erdi-erdian dago geografia ikuspegitik.

Bai Euskal Herriko hiriburuetara bai abiadura handiko bideetara (A-8, A-68/N-622 y la N-1) joateko duen arazo handia laster batean konponduko da Eibar-Vitoria autopistak zeharkatuko baitu Arrasate herria ekialdetik eta Beasain-Durango  bide korridorearen proiektuaren ondorioz. Trafikoa arindu egingo du Debagoiena eskualdean eta hobetuko ditu komunikazioak Bizkai aldera joateko.

  

Tren sare bat eraikitzeko proiektua dago, Abiadura Handiko Trena: euskal "Y" ezaguna. Hasiera batean, trenak eskualdea zeharkatuko du, eta kanpotik datozenak bideratuko ditu, baina ez ditu hobetuko eskualdeak kanpora joateko komunikazioak. Hala ere, Mankomunitateak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio geltoki bat jasotzeko proiektuan, gure eskualdean, hain zuzen ere.

 

Eskualdearen konfigurazioak eta eskualdea osatzen duten udalerrien arteko harreman funtzionalek, behin eta berriro eta etenik gabe joan-etorriak errepideetan, bai eta gerora begira pentsatutako proiektuek garbi erakusten dute ez dagoela gure herrien artean mugitzeko behar den garraio publikorik.

 

Eskualdeen arteko garraioa hobetzeko bide horretan, Eusko Jaurlaritzak pentsatuta ddauka metro arin bat (tranbia bat) egitea Deba ibarrean (Debagoienean eta Debabarrenean). Proiektu horrekin, neurri handian, arindu litzake oraingo garraio publikoaren gabeziak eta lagundu ibilgailu pribatuetan egiten den garraioa kontrolatzen.

 

Beste eremu batean, azpimarratu behar da Bizikleta Plan bat duela Gipuzkoako Foru Aldundiak, hau da, bidegorri bat egokitzea galduta dagoen lehengo trenbide vasco-navarro plataforman; ibilbide hori eginez gero, eskualdeko herri nagusiak lotuko lirateke motorgabeen bidez (oinezkoak eta ...)

 

Aparkalekuei dagokienez, Arrasateko parking publikoa du erdialdean; 432 plaza, bertan plaza finkoa ez dutenen eta dutenen artean.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE