Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Santamasetako Egitaraua

179 (id: 4100058)

   

       

  

 

SANTAMASAK 2009



ABENDUAK 16, EGUAZTENA:

   

-    19:00: Kulturateko Areto Nagusian, EBEL, Emakume Baserritarren Elkartearen hitzaldia:
“ Emakume baserritarra belaunaldiz belaunaldi”.

ABENDUAK 17, EGUENA:

   

-    19:00: Kulturateko Areto Nagusian, FERMIN LEIZAOLAren hitzaldia: “Artzaintza Euskal Herrian” (gazteleraz).

ABENDUAK 18, EGUBAKOITZA:


-    19:00: Kulturateko Areto Nagusian, MARTIN MENDIZABALen hitzaldia: “Euskararen jatorrizko sustraiak”.

ABENDUAK 19, ZAPATUA:

  

-    VIII Santamas Euskadiko BOULDER Txapelketa, Punk that rock.
11:00: Lehiaketaren hasiera. Sailkapenak: herrikoia eta elitea neskak.
18:00: Finala
-    12:30: Herriko plazan, Garesko eta Artaxoako LAIARIAK.

1983.urtean Garesko lagun koadrila bati laien gainean ibiltzea otu zitzaion. Izan ere, aspaldiko laiariak era honetan nor zen trebeena jakiteko dema egiten omen zuten lanetik bueltan. Laiak oso lanabes euskaldunak ditugu. Laien erabileraren lekukoa Erdi Aroan aurki dezakegu. Gure arbasoek tresna zahar hauekin lurrari buelta ematen zioten auzolan ikusgarrietan. Euskal Herrian bi laia mota ditugu; kirten motzekoak kantauri isurialdean eta kirten luzekoak Mediterraneoko isurialdean daudenak.
 
Egun, bazterturik dauden euskal lanabes hauei beste erabilera sinboliko-ludikoa eman nahi izan diete Garesko laiariek eta Artaxoako ondalan laiari nafar taldeek. Laien gainean nor den azkarrena erakutsiko digute. A! eta beste garaietan bezala apostuak ere egin daitezke.
 

-    13:00: Herriko plazan, Bermeoko IRRINTZI taldea.

Beraien helburua Bermeon irrintzia bultzatzea da. Lehen baserritarren ohitura zen, gerora Bermeon jai giroan (afalosteetan, kalean…) asko entzuten zen, baina azkenaldian ia galduta zegoenez berreskuratzeko asmoakin elkartu ziren. Irrintziak botatzen ikasteko ikastaroak antolatzearen kontrakoak dira, beraien ustez hauek irrintziak aldatu egiten dituzte eta, gaitera, bakoitzak dauka botatzeko modua, ez omen dago irrintzi modelorik. 14 emakume inguruk eta bi mutil gazte irrintzilarik, bi txistularik, txirula eta alboka jotzaileak eta atabalariak osatzen dute taldea.
   
-    17:30: Biteri plazan, haur eta gazteentzat “Baserriko jolas eta jokuak” KULKIren eskutik.

Ekimenaren helburua jendeak euskal kulturako herri jolasak ezagutzea, praktikatzea eta baloratzea da. Haur eta helduek aukera izango dute jolasak eta jokoak ezagutu eta egiteko. Bi animatzaile egongo dira.
 
Baserriko jolas eta jokoak: lasto altxaketa, laia lasterketa, soka muturra, hankamakilak, toka, baserria, lokotx apustua, orga jokoa, ahari talka, pitipoteak, txinga jokoa, kirrinka eta eskuorga.

-    20:00: Amaia antzokian, JUAN MARI BELTRANen “Ttakun Ttan Ttakun” ikuskizuna.

ABENDUAK 20, DOMEKA:

  

-    10:00: “Corazon de Encina“ kultura zentroan, XXI. SANTAMAS XAKE TXAPELKETA.
-    11:00: Herriko kaleetan zehar SANTAMAS KROSA (Haurrak).
-    12:30: Herriko kaleetan zehar Koadrilen arteko SANTAMAS KROSA.
-    12:00-14:00: Uarkape pilotalekuan ate irekiak BOULDER-az gozatu nahi duten guztientzat.
-    18:30: Herriko Plazan, Arrasateko XIII. BINAKAKO SUELTO TXAPELKETA (14 urtez beherakoentzat)
-    20:00: Amaia antzokian, BERTSO SAIOA. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Erika Lagoma eta Igor Elortza. Gai jartzailea: Egoitz Aizpuru. AEDk antolatuta.

ABENDUAK 21, ASTELEHENA:

  

-    18:00: ETXAFLERUAK
-    18:00: Herriko kaleetan zehar, BENTA ZAHARREKO MUTIKO ALAIAK, euskal kantu kalejira.

Bentazaharreko mutiko alaiak taldea Urretxu-Zumarragako eta Urrestillako kideez osatua dagoen boskotea da. Taldekideak aspalditik ezagutzen badira ere, eta elkarrekin kalean arituak badira ere, boskote moduan 2006ko udan hasi ziren martxan. Taldeak funtsean euskarazko abestien errepertorioa duen emanaldiak eskaintzen ditu eta horretarako erabiltzen dituen instrumentuak hauek dira: eskusoinua, biolina, gitarra, dultzaina, txirula, aho-soinua eta perkusioa.

Musika eta kantuen bitartez, jai giroaz kutsatu nahi dituzte herrietako plaza eta kaleak. Elkarrekin abestea alaitasuna lortzeko baliabide ezin hobea baita.

  

-    18:00: Erakusleiho lehiaketaren sari banaketa.
-    18:30: Arrasateko ERRALDOI ETA KILIKIEN KONPARTSA eta KONPARTSA TXIKIA. Herriko Plazatik irteera.
-    19:00: Herriko Plazan, “KRIXIS BI” TXERRIAREN AURKEZPENA.
-    19:30: DRAGOIALDE txarangaren kalejira.
-    22:30: Herriko Plazan dantzaldia HAITZAMA taldearekin.
-    23:30: Herriko Plazan, ZEZEN SUZKOA.

ABENDUAK 22, MARTIZENA:

  

-    9:00: ETXAFLERUAK.
-    9:30: UDALAXPE txistulari taldearekin eta Arrasateko GAITEROEKIN DIANA.
-    10:00: Laubide Plazan, GANADU FERIA.

Aurtengo ganadu ta hegazti feria iazkoaren oso antzerakoa izango da. Ganauetan, behiak lau motatakoak izando dira, asturianak, blondak, suizak eta aurtengo debutariak, txarolezak. Bestalde, idi pare bat, zezenak, asto arruntak eta euskal arrazakoak, moxalak, behorrak, pottokak, poniak, montako zaldiak, ahariak, ahuntz azpigorriak, latxa ta sasi ardiak ta artzai txakurrak izando dira.

-    10:00: Biteri etorbidean, HEGAZTI ERAKUSKETA.

Aurtengo berrikuntza Euska oiloa izango da, zilarra motakoa. Bestela oiloak, oilaskoak, kapoiak, usoak, ahateak, antzarrak eta beste hegazti batzuk izango dira.

-    10:00: Seber Altube plazan FRUTA eta BARAZKI ERAKUSKETA eta LEHIAKETA.
-    10:30: Herriko Plazan, Aramaixoko Sagardogileen SAGARDO dastaketa eta TALUAK.
-    10:30: Jokin Zaitegi Plazan, ARTISAU langintzen jarduera FERIA.

1978.urtez geroztik Santamas Komisiñuak artisau feria hau gogotsu antolatzen dihardu eta aurten 32. edizioa egingo dugu. Oraindik ere, askoren gogotan dago, garai hartako  artisauak beren langintzak erakusten Portaloian, geroago herriko plazaren kontzejupean eta parrokiako arkupetan  eta 1994.urtez geroztik Jokin Zaitegi plazan.

XXXII. edizio honetan, guztira 40 artisau izango dira.

-    11:30: KALEJIRA: ARROSTAITZ eta LORE GAZTEAK dantza taldeak,  Arrasateko TRIKITILARIAK, UDALAXPE txistulari taldea eta Arrasateko GAITEROAK.
-    11:30: ITURENGO JOALDUNAK herriko kaleetan.
-    11:30: INCANSABLES txaranga  herriko kaleetan.
-    12:00: Zaldibarren, HERRI KIROLAK: aizkora, australiar erako aizkora, atxurrarekin mozketa, ingude eta lasto altxaketa, motozerrarekin irudiak eta trontza partehartzailea.
-    12:15: Herriko Plazan, ARROSTAITZ dantza taldearen ekitaldia.
-    12:45: Herriko Plazan, ARRASATEKO TRIKITILARIEN ekitaldia.
-    13:00: Zaldibarren, HARRIJASOTZAILEAK. Iñaki eta Iñazio Perurena eta Miren Urkiola.
-    13:15: Herriko Plazan, LORE GAZTEAK dantza taldearen ekitaldia.
-    13:45: Herriko Plazan, TXERRI DANTZA Herrikoia.
-    14:15: Portaloitik irtenda KALEJIRA HERRIKOIA Musakolako kiroldegiraino.
-    14:30: Musakolako kiroldegian, HERRI BAZKARIA. Txartelak salgai: Monte, Kajoi, Basati eta Bengoa tabernetan. Salneurria: 15€. Umeentzat tailerrak egongo dira Txatxilipurdiren eskutik.
-    18:00: Uarkape Udal pilotalekuan PILOTA PARTIDAK:
      Diaz- Beobide // Olaetxea-Oteiza
      Berasaluze VIII - Begino
      Olaizola II edo Bengoetxea VI - Beloki
-    19:30: Herriko Plazan, TXERRI DANTZA eta LARRAIN DANTZA.
-    20:00: Herriko Plazan, TXERRI ZOZKETA.
-    20:00tik aurrera: Herriko Plazan, dantzaldia EGAN taldearekin.

ABENDUAK 23, EGUAZTENA:

 
-    20:00: Amaia Antzokian GOSPEL kontzertua. Georgia Mass Choir.

ABENDUAK 24, EGUENA:

 
-    11:40: TXORONPIOk eta TXORONPIAk: Munar, Uribe Auzoa, San Andres, Zigorla eta Santa Teresa auzoetan jasoko dituzte Olentzeroren gutunak.
-    13:15: TXORONPIO eta TXORONPIA Seber Altube plazan.
-    18:00: OLENTZEROREN irteera. Ibilbidea: San Andres (Bañez Doktorea), Abaroa, Garibai, Maala, Portaloia, Erdiko kale eta Herriko Plaza.
-    19:30: Herriko Plazan, OLENTZEROREN AGURRA. MUTIL DANTZA ETA HERRI DANTZA.

ABENDUAK 31, EGUENA:

 
-    13:00 Amaia Antzokian Arrasate Musikaleko musika BANDAREN KONTZERTUA.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE