Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Web 2.0 erremintak arte ekitaldi bat bultzatzeko erabiliko ditu Ramon Aranzabalek
Ekainaren 25ean, Bergarako Munibe plazan

MONDRABERRI / 2010eko apirilak 13, asteartea



Kooperatibista erretiratu bat, Ramon Aranzabal, Web 2.0 erremintak erabiltzen hasi da, sarean zabaltzeko arte ekitaldi bat, “Gau magikoak Munibeko plazan”, ekainaren 25ean egingo duena Bergaran, bertako Munibe plazan, non uztartuko dituen pintura, musika, dantza eta kontaketa. Bloga izango du komunikazio estrategiaren ardatz.

Ez da erraza horrelako ekitaldi bat antolatzea, eta are gutxiago krisi garaian. Horregatik, Ramon Aranzabalek estrategia bat antolatu du bere ikuskizuna Interneten zabaltzeko asmoz. Bloga erabiliko du komunikazioaren ardatz, performance horren berri emateko, bi blog hobeto esanda: bat euskaraz, Gau magikoak Munibeko plazan, eta gaztelaniaz bestea, Noches mágicas en la plaza Munibe, biak Wordpress plataforman sortuak, bakoitza bere hartzaileekin.

Aintzat hartuta ekitaldian hainbat elementu erabiliko direla (pintura, musika, dantza, irakurketa…), berauek kudeatzeko kontu bana sortu ditu zerbitzu hauetan:


•    Flickr. Erakusteko aurrez egindako pinturak eta Gau magikoen inguruan sortutako argazkiak.
•    Blip.tv. Bertara igotzeko hemendik eta San Joan biharamuna bitartean sor ditzakeen bideoak.
•    Euskaltube. Ostatu emateko audio artxiboei.
•    del.icio.us. Bertan gordetzeko han eta hemen ekitaldiaz argitaratzen diren artikuluak.
•    Twitter. Gerrilla marketin apur bat egin eta jendearen iritzi eta iradokizunak jasotzeko.

 

590 (id: 3676495)Ramon Aranzabal arrasatearra

 

Argi dago, beraz, Web 2.0 erremintak erabiliko dituela ekitaldiaren berri zabaltzeko. Horrek aukera emango dio jendearen feedbacka jasotzeko. Eta elementu horien guztien ardatzean bloga egongo da, bertan uztartuko dira-eta azalpenak, argazkiak, mapak, bideoak eta audioak.

Gau magikoak


Gau magikoak Munibeko plazan oinarrituko da Jean Sibelius musikari finlandiarraren Tuonelako zisnea obran. Bertan zisnea, lamia eta heriotza izango dira kontakizuneko elementuak, ahaztu barik aurora boreala. Berau irudikatzeko, Ramon Aranzabalek kolore biziko margoak erabiliko ditu, indartsuak. Horrekin batera, Musiraka dantza taldeak, Osintxukoa bera, prestatzen dihardu koreografia ekitaldirako.

Ramon Aranzabal

 

Mondragoen jaio zen 1950ean, eta Bergaran bizi da emaztea eta alabarekin. Fagorren egin zuen lan (Fagor Elektronika, Fagor Industrial eta Fagor Elektratresnak), harik eta, 2008an, erretiroa hartu zuen arte.

Lanean ziharduela, 1995ean, hasi zen pintatzen, horixe da-eta bere benetako zaletasuna. Pintura abstraktua egiten du, hasieran pastela erabilita, eta akrilikoa oraingo proiektu honetarako. Gogoak horixe eskatzen dio, baina baita oihalen tamainak ere, oraingoan koadro handiak egiten ari baita.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE