Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bilkurak arrasatearrari babesa agertuko dio

Ekain Zubizarretaren absoluzioa eskatuko da Azken Ostiralean

47 auzipetuek ziurtatu dute beren lana "euskal presoen eskubideak defendatzera mugatu zela". Arrasatearraren aurka adibidez 13 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak. Bilkura ekainaren 28an izango da.

595.Ekain.Zubizarreta.Auzipetua.AZKEN-OSTIRALA595.Ekain.Zubizarreta.Auzipetua.AZKEN-OSTIRALA (id: 4301335)


Kartela: antolatzaileak / Testua: mondraberri.eus / 2019ko ekainak 20, osteguna

 

47 euskal herritar epaitu asmo ditu estatu espainiarrak irailean, tartean Ekain Zubizarreta Iribecampos arrasatearra.

 

Guztiek ziurtatu izan dute euren lana "euskal presoen eskubideak defendatzera mugatu zela". Velasco epaileak, aldiz, "erakunde terroristako kide izatea" leporatzen die.

 

Estatu espainiarreko Fiskaltzak denera 607 urteko kartzela zigorra eskatu du, eta Ekain Zubizarretarentzat 13 urte eta erdi. 

 

"Guk - adierazi izan dute auzipetuek - espetxearen mamua dugu parez pare". Baita "gure hurbilekoek" ere. 

 

Lagun hauei guztiei elkartasuna eta basbesa agertuko dizkie ekainari dagokion Azken Ostiralak. Ekainaren 28an izango da, arratsaldeko 19:30ean Herriko plazan. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE