Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
The Daily Jang, Hamwatan eta Assabah egunkariak

Pakistan eta Marokoko prentsa irakurgai dago Kulturateko hemerotekan

Hemeroteka Zerbitzuko Olatz Bartolomek azaldu digu etorkinek harrera ona egin diotela aukera berriari.

590.Prents.Hemerot.Marok.Pakist (id: 3687816)


Gontzal Landa Herbias / 2010eko maiatzak 6, osteguna

Pakistango bi egunkari eta Marokoko egunkari bat jarri dira irakurgai berriki liburutegi publikoko hemerotekan: The Daily Jang, Hamwatan eta Assabah, hain justu.

Beraz, Hemeroteka Zerbitzuak eskura jartzen dituen Euskal Herriko eta Estatuko 10 egunkariei gehitu behar zaizkie informazio orokorreko beste hiru hauek.

The Daily Jang agerkaria Londonen argitaratzen da, eta Hamwatan Bartzelonan, baina Arrasateko Kulturatek enkargu bidez bertaratzen ditu. Assabah egunkariari dagokionez, internetetik jaisten du Hemeroteka Zerbitzuak eta fotokopia txukuna jartzen du apalean.

Nondik dator ekimen hau? Assabah-ri dagokionez, marokoar jatorriko pertsona batek Kulturateri eskatu zion bere sorterriko agerkari bat irakurgai jartzea. Berak eskatutakoa ezin zen inprimatu, eta beraz, Marokoko beste egunkari bat jarri behar izan zen (inprima daitekeena).

 

Edonola ere, marokoar irakurleek gustura irakurtzen dute Assabah. Egunkari hau da, hain zuzen, hemerotekan gehien irakurtzen dena, Europaz kanpoko agerkariei dagokienez.

 

590.Prents.Hemerot.Olatz (id: 3736616)

 

Dena den, Arrasateko pakistandarrek ere fideltasun handia diete The Daily Jang eta Hamwatan egunkariei.

Hemeroteka Zerbitzua ohartu zen pakistandarrek hemerotekara sarritan bertaratzen zirela, baina Pakistango prentsa internet bidez irakurtzera, paperezko ediziorik ez zegoen-eta.

Gauzak horrela, hemerotekako txoko batean jartzen ziren, hau da, nazioarteko prentsa on-line irakurtzeko dagoen ordenagailuan. Bertan netvibes webgunea eta liburutegiko bloga bisitatzen zituzten.

Ildo horretan, Hemeroteka Zerbitzuko arduradunak, Olatz Bartolomek azaltzen duen bezala, “ezberdina da txoko batean geratzea eta hemerotekako mahaian esertzea eta mahaia konpartitzea bertoko irakurleekin. Integrazioa handiagoa da mahaian”.

Horregatik udal-zerbitzuak erabaki zuen paperezko prentsa ere eskaintzea. Astero heltzen dira urduerazko bi egunkariak.

Pakistandarrek eta marokoarrek positiboki erantzun diote aukerari: “Helduak etortzen dira, baina batez ere gazteak dira irakurzaletasun handiena dutenak”, azaldu digu Olatz Bartolomek. Azpimarratzekoa da etorkinek ere bertoko prentsagatik interesa agertzen dutela.

Irakurle batzuek txalotu egin dute ekimen hau, tartean, gizonezko adindun batek.

Hemeroteka Zerbitzuak gonbitea luzatzen die beste kolektiboei ere, gura duten prentsa eska dezaten.

Urduerazko eta arabierazko agerkariez gain, hemerotekako apaletan badaude irakurgai katalanez, galegoz eta ingelesezko aldizkariak.

 

 


Bibliotekaren bloga

Bibliotekako Hemerotekako portada



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE