Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
HUHEZI

Uztailaren lehen hamabostaldian 15 proiektu aurkeztuko dira HUHEZIn, karrera amaierakoak

15 (id: 3628427)

 

 

Iritsi da uztaila, eta berorrekin batera, karrera amaierako proiektuak. Oraingo honetan, 15 proiektu aurkeztuko dira uztailaren lehen hamabostaldian. Horietatik, 5 Ikus-entzunezko komunikazioan, 2 Humanitateak-Enpresan eta 8 Psikopedagogian. Bi proiektu taldean egingo direnez, guztira 17 ikaslek hartuko dute parte aurkezpen horietan, azken mailakoak, denek ere beharrezkoa dute-eta proiektua gainditzea titulua jasotzeko.

   

Hona hemen egun hauetan aurkeztuko direnak, hiru espezialitatetan:

    

Ikus-entzunezko komunikazioa

  • Jon Arriaga: ETBko kiroletako estilo liburua: pilota eta estropadak.
  • Zuriñe Etxeberria: Piztu Gasteiz, okupatu lugar.
  • Leire Gabikagogeaskoa & Nerea Lopez: Hezkur-muin ematea (Iturrigorri elkarlan).
  • Miren Iriondo: Irrati kazetariaren lanaren bilakaera teknologien garapenaren aurrean. Radio Euskadi 1946-2008.
  • Ander Monedero: Los Galerna (DVDa).

Humanitateak-Enpresa

  • Maddi Iñarra: HUHEZIko barne eta kanpo komunikazioaren azterketa (2005-2009).
  • Joana Mendiburu: Komunikazio planaren garrantzia hondakinen atez ateko bilketan.

Psikopedagogia

  • Joana Aduriz: TDAH diagnostikoa edota ume bat gure eskolan?
  • Arantzazu Goitia: Bi urteko haurren egokitzapen prozesua.
  • Keila Guridi: Orientazio zerbitzua.
  • Idoia Linaza: Haur hezkuntzan ahozkoa lantzeko hiru sekuentzia didaktiko.
  • Nekane Miranda: Gizarte ongizaterako psikopedagogoa.
  • Elixabet Pueyo: Guraso eskolaren sorkuntza eta dinamizazioa.
  • Estibalitz Segurola: Waldorf pedagogian esperientzia idazketa prozesuaren inguruan.
  • Irati Solupe & Usue Lasarte: Txantxangorri aisialdi taldea interkulturalizatzen.

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE