Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko abenduak 1, igandea.
Mondragon Unibertsitateak etxean menderaezina izaten jarraitzen du. Gaur arratsaldean Ulacia Zarautzen aurka jokatutako partiduan ondo erakutsi du bere nagusitasuna. Lehen minututik bere jokoa ezarri du, aurkariari aukerarik eman gabe.
Ondo ibili dira defentsan Iñaki Ogaranen mutilak, baina askoz hobeto erasoan. 97 puntu egin ditu gaur Mondragon Unibertsitateak, Zarautzeko taldea 65 punturekin utziz. Saskiratzaile nagusia Zach Kirschbaum amerikarra izan da 23 punturekin. Andoni Atxa harrobiko jokalariak oso fin ibili da ere gaurkoan 20 puntu eginez.