Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jose Migel Barandiaran izango du berbabide Josemari Velez de Mendizabalek
Jose Migel Barandiaran Fundazioko lehendakariak ataundarraren gaineko hitzaldia eskainiko du bihar, eguaztena, Kulturateko Areto nagusian. Goienagusik antolatutako saioa euskaraz izango da eta herritar guztiei irekita dago.

595 (id: 3832577)Mondraberri- 2014/12/02

 

Goienagusi elkarteak antolatuta, Jose Migel Barandiaranen gaineko hitzaldia izango da bihar, eguaztena, Josemari Velez de Mendizabal Jose Migel Barandiaran Fundazioko lehendakariaren eskutik. Hitzordua Kulturateko Areto nagusian izango da, goizeko 10:00etan, eta herritar guztiak gonbidatzen dituzte bertaratzera.

Velez de Mendizabalek “abade, arkeologo, etnologo, euskaltzale eta, batez ere, humanista” honen biografiari erreparatuko dio hitzaldiaren lehen zatian. Izan ere, “Atauneko jakintsuaren obra arlo horietatik aztertu behar da, zientzia gizon erraldoi horren garrantzia ulertzeko”, azaltzen dute Goienagusitik.

Hitzaldiaren bigarren zatian, ostera, Barandiaran eta Arrasate izango ditu berbabide Josemari Velez de Mendizabalek. Leze Txikiko indusketetan 1956 eta 1968 urteen bitartean aritu zen ataundarra eta arrasatear herriarekin harreman zuzen eta estua izan zuen. Hizlariak euskaraz eskainiko du saioa, Euskararen Nazioarteko Eguna omenduz.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE