Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txostena

6. Ekonomia: Hirugarren sektorea

  Zerbitzuen sektoreak apurka-apurka gora egin du nabarmen, eta une honetan populazio aktiboaren %43 hartzen du; eraikuntza, ostera,  ez da iristen %4ra.

 

Zerbitzuetan, "beste zerbitzu batzuk"i dagokion adarrak sortzen du sektoreko enpleguen %35,4, eta horren atzetik datoz komertzioak, jatetxeak eta ostatuak, sektoreak sortutako enpleguen %34,03. Horien atzetik dator "finantza entitateak, aseguruak, enpresetarako zerbitzuak eta alokairuak" izeneko jarduera adarra, sektorearen enpleguen %26,5ren zuzeneko kausa, eta azkeneko lekuan daude "Garraioa eta komunikazioak" jarduerak, sektorearen enpleguaren %3,9.

 


Turismoa, merkataritza eta ostalaritza

 

Esan genezake turismoa gaur egun Arrasaten dela zerbait anekdotikoa, nahiz eta bere ingurunean kultura eta paisaia izaerako leku oso interesgarriak dituen.

 

Hori bai, nabarmendu behar da industria turismoa izenekoaren garrantzia, kooperatibaren izenak erakarrita baitatoz herria bisitatzen, eta, batez ere, MCC-ko enpresen jarduera komertzial eta teknikoak erakarrita.

 

Edozelan ere, bisitariak eta turistak hartzeko gure herriak duen azpiegitura jo daiteke urria, eta are gehiago etorkizunean izango diren joan-etorriei buruz, MCC-ko proiektu garrantzitsuak gauzatzen badira.

 

Une honetan turismo sektorearen garapena lantzen da eskualde ikuspegi batetik, Debagoieneko udalerrien Mankomunitatearen bitartez.

 

Merkataritza azpisektoreari dagokionez, Arrasateren merkataritza dentsitatea da 13,1 denda mila biztanleko, eta nabarmentzekoa da aldi baterako kontsumo ondasuneko denden kontzentrazioa (%61,3); hurbileko merkataritza, berriz, ahulagoa da (%38,5), eta horrek begien bistan jartzen du Arrasatek (herri sarrailagilea) eskualdeburua izateko duen bokazioa.

 

Azken urteotan, herrian merkataritza etxe handiek egin duten indarraren ondorioz, merkataritza eta zerbitzu era tradizionalak hasi dira erabiltzen kudeaketa modu berriak, dendak berritu dituzte, bai saltzeko moduari dagokionez bai teknologia berriak sartzeari dagokionez, eta erosteko elkartegintza eta batasun formulak hartu dituzte.

 

Finantza erakundeak, aseguruak, enpresetarako zerbitzuak eta alokairuak

 

Garrantzi berezia du, izan ere, Arrasate da Estatutko kreditu kooperatiba handienaren egoitza nagusia - Euskadiko Kutxa-, bai eta -Lagun-Aro- prebisio erakundearen egoitza nagusia ere, biak loturik kooperatibekin eta langile kopuru handia dutenak.

 

Era berean, azpimarratzekoa da beste enpresa batzuei zerbitzu profesionalak ematen dizkieten enpresak daudela. honelako arloei lotutako zerbitzuak ematen dituzte: behar teknologikoak, produkziokoak, merkataritza eta marketinga, telekomunikazioak eta informatika, hizkuntzak, lege eta zerga aholkularitza, enpresa kontsultoretza oro har, eta abar.

 

Enpresa horietako batzuk dira MCC-koak eta horiek urgaritzea loturik dago industria sare moderno eta lehiakorra izateari, herrian nahiz eskualdean; hortaz, horrelako enpresak sortu eta garatzeko dagoen hazitegia da ezin hobea.

 

Garatzeko bidean dauden sektoreak:

 

Duen garrantziarengatik nabarmentzen da Garaia Berrikuntza Gunea, Euskal Herriaren modernotasunaren eta lehiakortasunaren alde egiten baitu, ikerketari buruz Unibertsitatearen eta Teknologia Zentroen artean lankidetza estrategia konpartituak lotuz, benetako "jakintza zirkulu" bat sortzeko.

 

Berrikuntza Gunean garatuko diren jarduera eremuak dira:

  • Ikertzeko unibertsitate laborategiak.
  • Ikerketa erakundeak.
  • Enbrioi izaerako I+G unitate aurreratuak.
  • Izaera egonkorreko I+G unitate aurreratuak.
  • Mondragon Unibertsitatearen Berrikuntza Gunearen eta Errekoretzaren zerbitzuak.
  • Proiektu horrek bere lehen eraikina inauguratu zuen 2007an, eta une honetan zenbait enpresaren ikerketa atalek dihardute lanean dagoeneko eraikinetan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE