Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ehunka pertsonek gogoratu dute Joxepa Arregi Herriko plazan
Etxerat elkarteak batzar nazionala egin du gaur Arrasaten eta ostean, euskal presoen eskubideak eta etxeratzea aldarrikatu dituzte. Joxepa Arregiri omenaldi hunkigarria egin diote baita ere.

595.1 (id: 4040472)

 

K.C.- 2010/11/07

 

Laino ilunak eta euriak mehatxu egiten zuten zeruan gaur eguerdian, baina hala ere, ehunka pertsona bildu dira Herriko plazan 13:00etan Joxepa Arregiri omenaldia egin eta presoen eskubideak aldarrikatzeko. Bestalde, komunikabide ezberdinetako kazetari eta argazkilari ugari bildu dira gaur Arrasaten ekitaldi nazional honen berri emateko. Euskal preso politikoen senideen elkarteak, Etxeratek, X. Batzar nazionala egin du gaur Amaia Antzokian eta gerorako, ekitaldi nazionala deituta zeukaten Joxepa gogora ekartzeko.

300 (id: 4027376)Txalapartaren doinuek eman diote hasiera ekitaldiari eta plaza zeharo bete du jendeak. Oholtzatik jende ugari pasa da gaurkoan, Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen jabe lema idatzita zeukan pankartarekin batera. Ekitaldia hasi eta gutxira euria hasi du, baina aurreikusitakoarekin aurrera egin dute. Presoen senideak oholtzara igo dira eta momentu berezi eta hunkigarriak bizi izan dituzte, beren gertuko senideen izenak entzun eta gogoratu dituztenean.

 

Etxeraten izenean Jose Cruz Coto eta Amaia Sarrionaindiak egin dute berba eta gaurkoa “atzean utzitakoa ahaztu gabe, batez ere aurrera begiratzeko eguna” dela adierazi dute. Bizitzen ari diren sufrimendua agertu dute ekitaldian eta “gure senideei salbuespenezko egoeran ezartzen zaien kartzela-politika modu errepresiboan funtzionatzen du”, salatu dute. Egoera hobetzetik urruti, “biziarteko kondena ezartzen duen doktrina  aplikatzen da”, adierazi dute.

 

595.4 (id: 4079005)

 

Dispertsioa gehiagora doala ohartarazi dute; etengabeko lekualdatze arbitrarioekin eta kartzelen barruko banaketaren hazkundearekin.  Senideen aurkako xantaiak salatu dituzte baita ere, muturreko bizi-baldintzekin eta miaketa eta jipoiekin. “Gure sufrimendua itzalera kondenatu nahi dute; elkartasuna isildu nahi dute”, adierazi dute Etxerateko Jose Cruz Coto eta Amaia Sarrionaindiak. Egoera hau gainditzeko erabakia hartu dutela esan dute gaurko ekitaldian eta “gure senideen eskubideak zaindu eta luzagabe etxean izan ditzagun gure eskuetan den guztia egiteko determinazio osoa dugu”.


Musika eta bertsoekin ere senideek bizi duten egoera eta presoen sakabanaketa salatu dituzte, bertsoak kantatu dituen bat Igor Letona preso ohia izan da eta guztien artean, oholtzan zeudenek, zein plaza betetzen zuten ehunka pertsonek, presoen etxeratzearen aldeko esaldiak oihukatu dituzte. Dantzariek presoen senideei dantzatu diete eta txalo eta animoak jaso dituzte herriaren aldetik. Jendetsua izan da gaur Etxeratek deitutako ekitaldi nazionala eta momentu hunkigarriak bizi izan dituzte presoen senideek. Azken hauen eskubideak eta etxeratzea aldarrikatu eta Joxepa Arregiri omenaldia egin diote ehunka pertsonek.

 

595.5 (id: 4090671)

 

595.2 (id: 4054084)

 

595.6 (id: 4103355)

 

595.7 (id: 4125043)

 

595.3 (id: 4066558)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE