Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekainaren 1ean arratsaldeko 19:30ean
Argiak 'Martin Zalakain' ikuskizuna taularatuko du Amaia antzokian
Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantza taldearen azken ikuskizuna da, Ander Lipusekin eta Harkaitz Canoren testuekin, eta Pio Barojaren liburuan oinarrituta.

 (id: 3468630)Testua: Mondraberri. Argazkiak eta bideoa: Argia. 2019ko maiatzak 16, osteguna.

 

Argia dantza taldeak 'Martin Zalakain' ikuskizuna taularatuko du ekainaren 1ean arratsaldeko 19:30ean Amaia antzokian. Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantza taldearen azken ikuskizuna da, Ander Lipusekin eta Harkaitz Canoren testuekin, eta Pio Barojaren liburuan oinarrituta.

 

Martin Zalakain Urbia izeneko fikziozko herriko gazte euskalduna da. Mutil bihurria da. Ama hil ondoren, Migel Tellagorri zahar ostatuzaleak hezitzen du. Karlos Ohando herriko jauntxoa gorrotatzen du.

 

Ohando Martinen arrebaren atzetik dabil eta honek engainatu ez dezan, Martinek bere laguna den Bautista Urbiderekin ezkontzea lortzen du.

 

Senar-emazte berriak Zaro izeneko Iparraldeko udalerri batera bizitzera joango dira, baina gerora Bautista Martinekin batera abenturetan murgilduko dira.

Sarrerak alde-aurretik salgai izango dira: https://ticket.kutxabank.es/amaiaarrasate/public/janto/

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE