Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iaz 4.000 Ahobizi eta Belarriprest inguruk parte hartu zuten
GEIKEk Eukaraldiaren edizio berri bat prestatzeko Herri Batzarra antolatu du
Hitzordua Kulturaten izango da, urriaren 30ean arratsaldeko 18:30ean. "Herritar eta eragileak deitzen ditugu, erabakitzeko eta antolaketa adosteko".

 (id: 3400478)Testua: GEIKE. Argazkia: Marijo Simon. 2019ko urriak 23, asteazkena.

 

Arrasateko euskalgintza batzen duen GEIKE eta bestelako herritar batzuk bildu gara hemen Arrasateko herriari edo eta proposamen zehatzea egiteko; hau da, hurrengo urterako Euskaraldi mundiala elkarrekin antolatzea.

 

Aurreko urtean Euskaraldiaren lehenengo ekitaldia burutu genuen eta Arrasatearrik portatu ginela ezin da ukatu. 4.000 inguru Ahobizi eta Belarriprest elkarrekin 11 egunez euskara praktikatzeko ekimena izan zen, ohiturak aldatzeko eta euskaldunak bisualizatzeko ariketa handia eta pozgarria. Horrekin batera dozenaka jaialdia, ekimen, mezu, jolas eta abar, elkarrekin eta euskaraz askoren ohitura aldatu eta euskararen erabileren pauso handia eman genuen.

 

Hortik gatoz eta, herritarrok emandako balorazioetatik eta azaldu duten gogotik abiatuta, GEIKEk argi dauka Arrasateko herritarrok eta eragileok bigarren ekitaldirako pausua egiteko aukera ezin hobea dugula. Baina hori horrela dela erabakitzeko eta antolaketa adosteko, herritar eta eragileak deitzen ditugu datorren astean, urriaren 30ean arratsaldeko 18:30ean egingo den Herri Batzarrera, herritarrok erabakitzea delako, gure ustez, abiapunturik egokiena.

 

Herri batzarrean aurreko ekitaldian lortutako ikusteko aukera izango dugu eta, horrekin batera, bigarren honetan norbanakoengana iristeko asmoaz gain, entitateengana ere iristeko helburua dago. Oraingoa honetan banaka eta taldeka ere konpromisoak hartu eta euskaraz 15 egunez bizitzeko euskara zabaltzeko plana dago, pausu bikoitza.

Hortaz, Herri Batzarra, zertarako asmoa dagoen ikusi, parte hartzaileen ekarpenak jaso, denon artean apuntatzeko erabakia hartu eta horrela bada, jarraituko dugun antolaketa eta dinamikak denon artean osatu eta adosteko izango da.

 

Badakigu Arrasaten euskaraz bizitzeko herri gogoa dagoela, eta Kulturaten ehunka entitate, eragile eta euskaltzale bildu nahi genuke, Euskaraldia eta euskararen normalizazioa denon erronka delako.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE