Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko azaroak 15, ostirala.
Errugbiak irekiko du jardunaldia. Euskal Ligako 2. Mailako taldeek bigarren itzuliari ekingo diote eta, seigarren jardunaldiaren baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek bigarren sailkatu Iruñea hartuko dute Mojategin. Norgehiagoka zapatu arratsaldean, 16:00etan hasita, jokatuko da Mojategin, eta bertan Julen Barrutiaren mutilek orain arteko bolada onari jarraipena ematea bilatuko dute.
Bestalde, Futbol zaleek saio bikoitza izango dute larunbat arratsaldean. Arratsaldeko 16:30tik aurrera, Mondrak etxean Real Union hartuko du. Asier Olaizola entrenatzaile berriaren aurkezpena izango da bere zaleen aurrean. Bestalde, Leintz Arizmendiko neskek Ibarra futbol-zelaian jokatuko dute Tolosaren aurka. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da bailarako neskentzat.
Eskubaloiari dagokionez, Ford Mugarrik derbya jokatuko du Aloña Mendiren aurka. Oraingoan norgehiagoka Oñatin jokatuko da Zubikoa kiroldegian, eta hitzordua arratsaldeko 18:15ean izango da. Erroka berri bat arrasatearrentzat, eta bigarren partidua jarraian etxetik kanpo Patxi Garciaren mutilentzat.
Igandean berriz, Mondratek etxetik kanpo bere lehen garaipena lortzeko asmoarekin bidaiatuko du igandean Leioara. Arratsaldeko 18:15tik aurrera Sakonetas kiroldegian Leioa Ibaraki taldearen aurka jokatuko du. Jon Zabalaren mutilek galdu gabe jarraitzen dute etxean, baina etxetik kanpo oraindik ez dute irabazi.
Bitartean, Iturripeko kiroldegian Mondragon Unibertsitateak Nissan Grupo de Santiagoren aurka jokatuko du 18:30ean. Lehenengo porrota Tabirakoren aurka jasan ondoren, garaipenaren ibilbidera bueltatzeko asmoarekin irtengo dira kantxara Iñaki Ogaranen mutilak. Mondravember elkartearen kideak bertan egongo dira txapak, erripak,... saltzen, eta jokalariekin argazkia bat egingo dute ere.