Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Baserritarren Zapatuko Azokaren baitan

Sagar eta Sagardoaren Eguna ospatu da Seber Altuben

 (id: 3363901)Testua: Mondraberri. Argazkiak: Marijo Simon. 2019ko urriak 19, larunbata.


Aurten lehen aldiz Debagoineko Sagarraren  eta Euskal Sagardoaren Eguna ospatu da Seber Altube plazan, Baserritarren Zapatuko Azokaren baitan. Ekimena elkarlanean Arrasateko Udalak, Debagoieneko Turismoak eta Deba Garai Landa Garapenak antolatu dute. 


Euskal Sagardo jatorri-deiturak babesle lanak egin ditu. Arrasatera Fruitel-eko ordezkariak ere etorri dira, hau da, sagargile elkarteetako bat. Iaz Sagar Eguna ospatu zen Baserritarren Zapatuko Azokan. 


 (id: 3461820)Hortaz gain, Joseba Garitaonaindia arrasatearrak sagardoa nola egiten den azaldu du. Hartara, tolare txiki bat baliatu du. Ateratako muztioa dastatzeko aukera izan da, baita ere, 2018ko uztaren 6 sagardo ezberdin. Aurtengo uztaren lauzpabost sagar barietate ere izan dira dastagai. 


Bestalde, Seber Altubeko azokan Jakoba Errekondo agronomo ezagunak herritarren zalantzak argitzeko postua jarri du, goizeko 11:00etatik aurrera.

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE