Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bixente Atxa izango da Mondragon Unibertsitateko errektore berria urtarriletik aurrera
Josu Zabalak kargua utziko zuela jakin ostean, MUko Kontseilu Errektoreak bere ondorengoaren aukeraketarako zehaztuta dagoen prozedura jarri zuen abian. Gaur, astelehena, errektore berria onartu dute aho batez.

595 (id: 3366490)

 

K.C.- 2014/09/08

 

Gaur, astelehena, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektorearen ez-ohiko bileran, aho batez onartu da Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektore berri izendatzea. Atxa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria da gaur egun eta 2015ko urtarriletik aurrera hartuko du MUko errektore kargua. Erabakia, lehendakariaren txostena eta proposamena entzun ondoren hartu da.

Bixente Atxak 48 urte ditu, elektronikako goi mailako ingeniaria da eta Erresuma Batuko Staffordshire University-n, elektronika eta komunikazioan doktorea. Azken zortzi urte hauetan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendari orokorra izan da eta ondorioz, Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Batzordeko kide da.

Maiatzaren bukaeran, Josu Zabalak formalki jakinarazi zuen Mondragon Unibertsitateko errektore ardurak utziko zituela, bigarren agintaldia bukatzerakoan eta zortzi urtez karguan aritu ondoren. Erabaki honen ondorioz, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak, bere ondorengoaren aukeraketarako zehaztuta dagoen prozedura abian jarri zuen, egungo errektorearen eta berriaren bizikidetza epe bat egon dadin.

Hemen, Mondragon Unibertsitatearen webgunera lotura.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE