Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Iturbide egoitzaren 25 urteak, argazkitan laburbilduta

Egoitzako jubilatuek eta langileek berriki ospatu dute zerbitzuaren 25. urtebetetzea.
Argazkiak: Iturbide egoitza / Testua: Mondraberri / 2009ko azaroak 23, astelehena


590.Iturb.Egoitz.1.Harri.ITURBIDE (id: 3336062)Egoitzako lehen harria. Obrak 1982ko abenduaren 24an jarri ziren martxan, Jose Antonio Ardanza alkatea eta David Arzamendi bertan zirela.

590.Iturb.Egoitz.Txistu.ITURBIDE (id: 3367844)Inaugurazioaren eguna. Txistularien atzetik ageri dira: Alvaro Arregi alkatea (jaka marroiarekin), Carlos Garaikoetxea lehendakaria eta Jose Antonio Ardanza Gipuzkoako ahaldun nagusia.

590.Iturb.Egoitz.Mojak.ITURBIDE (id: 3396360)Mojak. Eurak izan ziren egoitzako barne-lanetaz arduratu ziren lehenak. Miserikordiako komentutik zetozen.

590.Iturb.Egoitz.Bidaia.ITURBIDE (id: 3419555)Txangoak. Talde politak elkartzen ziren egoitzatik osterak egiteko. Goiko argazkia 1986an atera zuten.

590.Iturb.Egoitz.Lagun.ITURBIDE (id: 3526400)Laguntasuna. Iturbiden lagun handiak egin dira, horrelako argazkiek oroitarazten duten moduan.

590.Iturb.Egoitz.Udaletxe.ITURBIDE (id: 3558046)Udal-ordezkariekin. Argazkiaren erdian Iñigo Garitano (Gizarte-Zerbitzuetako teknikaria) eta eskuman Amaia Larrañaga (Gizarte batzordeburu ohia) ageri dira.

590.Iturb.Egoitz.Gazte.ITURBIDE (id: 3599070)Gazteekin. Iturbide belaunaldi ezberdinen arteko harremanen lekuko izan da. Erlazio aberasgarriak guztientzat.

590.Iturb.Egoitz.Mozorro.ITURBIDE (id: 3640619)Karnabalak. Talde hau hippy-z mozorrotu zen. Hori da martxa hori!

590.Iturb.Egoitz.Monitorearekin.ITURBIDE (id: 3678705)Monitorearekin. Aurten ateratako argazki honetan, Iturbideko egoile batzuk monitorearekin ageri dira.

 

590.Iturb.Egoitz.Kontxan.ITURBIDE (id: 3716387)Kontxako badian. Irudian ikusten dira jubilatuak, besteak beste, Genaro Lekuona parrokoarekin eta Iciar Lamarain PP-ko zinegotziarekin.

 

Beste argazki batzuk:

 

590.Iturb.Egoitz.Entzuten.ITURBIDE (id: 3751964)590.Iturb.Egoitz.Danborrakin.ITURBIDE (id: 3771556)590.Iturb.Egoitz.Marinel.ITURBIDE (id: 3795622)


 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE