Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Ikusleek txalo beroak eskaini dituzte''

Taila ezberdineko modeloekin desfilea egin du Sikolek

Yolanda eta Gemma Sanchez ahizpek antolatutako desfilea "benetako emakumeentzako" bideratuta egon da. Desfilea ondo bidean gauzatu zen, eta "zorion ugari jaso ditugu ekimenagatik".

595.Sikol.Sanchez.ahizpak (id: 3172762)


Bideoa: Sikol lentzeria / Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 5, asteazkena

 

Sikol lentzeriak antolatuta, Arrasateko lehen bainujantzi desfilea ospatu zen maiatzaren 16an, Olarteko denda honetan bertan.

 

Desfile bat antolatzeko "denbora askotxo behar da - azaldu digute Gemma eta Yolanda Sanchez ahizpek - modeloak aurkitu behar dira, euren tailak aurkitu,... Orokorrean, jendeari transmititu gura diozuna gauzatu behar duzu".

 

Taila ezberdineko modeloek Fantasi, Freya, Elomi eta Antigel bezalako marken produktuak erakutsi zituzten alfonbra gorrian zehar. Ekitaldian ere lentzeria produktuak ikusgai izan ziren.

  

"Modelo ezberdinek parte hartu zuten emakume ezberdinentzako" azaldu ziguten atzo dendako arduradunek, "benetako emakumeak".

 

Horrek "harritu egin zituen desfilea ikusi zutenak, hunkituta ikusi genituen eta txalo beroenak eta animo gehien taila handieneko modeloak jaso zituen".

 

Olarteko komertzio honetako lagunek azken asteetan "zorion ugari jaso ditugu, eta oso pozik gaude antolatu genuen desfilearekin".

 

Sikolek Facebooken bitartez ere desfilearen berri eman du, eta "Arrasate kanpotik ere zorionak jaso ditugu. Bezero ugarik bisitatu gaituzte".

 

Desfilearen ondorioz "ez dugu sasoi honetan ohikoa den baino salmenta gehiago egin, baina orain ezagunagoak gara, eta jendeak uste zuena baino produktu gehiago salgai ditugula jakitera eman dugu". 

 

Sikolek bainujantzien bideoa Youtuben jarri du, eta aurki lentzeria produktuen inguruko bideoa ikusgai jarriko du.  

 

Aurtengo esperientziak "animoak ematen dizkigu datorren urtean ere desfile bat antolatzeko, baina baliteke aldaketa eta berritasun batzuekin". Hona hemen desfileko bideoetako bat:


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE