Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
“TU-tik GU-ra ongi etorri Mintzalagunon Mundura” lelopean

2019-2020 ikasturteko mintzapraktika kanpaina aurkeztu dute Kulturaten

Gaur egun Euskal Herriko herri desberdinetan 6.000 lagun baino gehiagok hartzen dute parte egitasmo honetan. Mintzapraktikan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean dago eskura.

 (id: 3302025)Testua eta bideoa: Mintzapraktika programa. Argazkiak: Marijo Simon. 2019ko urriak 8, asteartea.

 

Aurreko urteetan bezala,  aurten ere Debagoienean martxan jarri ditugu mintzapraktika programak, urte honetan egitasmotik TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura salto egiteko gonbidapena luzatzen diegu euskaltzale guztiei, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.

 

Euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko edota euskaraz gozatzeko, arrazoi ezberdinak medio, gaur egun Euskal Herriko herri desberdinetan 6.000 lagun baino gehiagok hartzen dute parte egitasmo honetan eta urte honetan kopuru hori igotzeko asmoa dago.

 

Mintzalagunek herriz herri egiten duten lanari esker, euskal hiztunak ugaritzen joan dira,harreman sare berriak sortuz eta euskaraz aritzeko gune berriak irabaziz, hau da, herria euskaldunduz eta euskaraz hitz egiteko aukerak biderkatuz.

 

Mintzalagunen komunitatea ez da soilik elkarrekin euskaraz hitz egiteko tartea, baizik eta esperientziaz, bizipenez eta emozioez osoturiko mundu zabal bat. Denek dute amankomuneko helburu bat, aisialdian euskaraz gozatzea, baina denborak aurrera egin ahala hizkuntzaz haratago doazen beste emozio eta bizipen batzuekin egiten dute topo mintzalagunek.

 

Elkarrekin bizi dituzten esperientziak eta sentsazioak batzen dituzte bidelagunak eta bidelariak ikusiezinezko lotura eta harreman sendoak sortuz, komunitate bat izatetik mundu berri bat eratuz. Askok, egitasmoaren helburua bete ostean ere elkartzen jarraitzen dute.

 

Mintzalagunek beraiek izango dute giltza mundu berri horretara euskaraz bizi nahi duten guztiak gonbidatzeko. Izan ere, bai bidelaguna eta bidelariak izango dira urte honetako protagonistak, biak baitute zer esana kanpaina honek barruan.

 

Parte hartu mundu berri honetan

 

Euskaraz gehiago hitz egitea nahi baduzu, edo euskaraz hitz egiteko gaitasuna landu nahi baduzu, hau da zure aukera.

 

Hiruzpalau partaideko taldeak osatzen dira, eta talde hauek maiztasun jakin batekin elkartzen dira (gehienak astean behin ordu batez) euskaraz berba egiteko.

 

Tarteka tarteka, ekintza osagarriak ere antolatzen dira, egitasmoan parte hartzen duten talde desberdinetako partaideak elkar ezagutzeko: mendi eta kultur irteerak, afariak eta Euskal Herri mailan Mintza eguna bezalako jaia eta ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.

 

Modu honetan ziurtatuta daude, giro atsegina, hurbila eta parte-hartzailea.

 

Horretaz gain, erakundeek, euskaltegiek eta euskara elkarteek elkarlanean aritzeko aukera paregabea dute.

 

Beraz, guzti hau kontutan hartuta eta egon badelako jende asko oraindik ez duena programa hauen berri, gure helburuetako bat jendea kontzientziatzea eta mintzapraktika taldeen garrantziaz jabetzea da.

 

Laburtuz,egitasmo hauetan parte hartzera gonbidatzen dugu ikasle, gazte,  irakasle, aiton-amona, guraso, langile, langabetu  eta orohar bere buruari erronka txiki bat jarri nahi dion herritar oro, denon artean posible baita hizkuntza komunitatea indartu eta egonkortzea.

 

 (id: 3318617)NOLA PARTE HARTU ?

 

Mintzapraktikan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean duzu eskura.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZA: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

 

Partaide izan nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak antolatzaile garen erakunde hauetakoren batera jo dezake:

 

Arrasaten, AED elkartea, 943  77 12 28 / zaharberri@aedelkartea.eus

 

Bergaran, Jardun euskara elkartea, 943763661/605712469 jardunkultura@topagunea.com

 

Aretxabaletan, Loramendi elkartea, 943 77 09 70 / auzoko@loramendielkartea.eus

 

Eskoriatzan, Udala 943 71 46 88 /  euskara@eskoriatza.eus (euskera teknikariarena) edo berbalagunak@gmail.com (pertsonala)

 

Elgetan, Berbetan 688648041 / elgetanberbetan@gmail.com

 

Beraz, ANIMATU!! Astean ordubete atsegina, lagun giroan pasatzeko beste modu bat duzue eta!!

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE