Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Izen-ematea irailaren 16tik 20ra izango da

Lodiaktibismoa, mapeatzea, migratzaileendako tailerrak,... landuko dira Jabetze Eskolan

Ikastaro berrietako bat 'Feminismoak mapeatzen' izango da, eta 'Gure gorputzak despatriarkalizatuz' ere azpimarratzekoa da. Gainera, feminismoaren txokoa eta eztabaida gunea izango dira. Herrira begirako sentsibilizazio ekimenak ere izango dira. Egitarau osoa aurkeztu dute Emakume Txokoak eta Udalak.

590.Emakume.Txokoa.Egitaraua.20193 (id: 8943709)


Testua: mondraberri.eus / Argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 10, martitzena

 

Plangintza berria Emakume Txokoan aurkeztu dute Esther Lizarralde Mendizabal (egungo Berdintasun teknikaria) eta Joana Sanchez Herrerok (Berdintasun zinegotzia).

 

Ekitaldia baliatu dute irailetik abendura bitartean Emakume Txokoa eta Jabetze Eskolak (JE!) eskainiko dituzten tailer, ikastaro, ekitaldiak,... iragartzeko. Baita Emakume Txokoaren eskaintzak gogora ekartzeko ere:


Emakume Txokoa Berdintasun arloaren zerbitzu bat da Arrasateko Udalean. Ateak zabaldu zituen 2003an, mugimendu feministaren aldarrikapen historiko bati erantzuteko, emakumeentzako espazio propio baten beharrari, alegia. Emakume Txokoak eskaintzen ditu:

 

  • Informazioa eta orientazio orokorra gizon eta emakumeen berdintasunaren
    inguruan.
  • Aholkularitza Juridikoa emakumeen diskriminazio egoeren inguruan.
  • Prebentzio eta sentsibilizazio kanpainak herrira begira.
  • Bitartekoak berdintasunera eta feminismora hurbiltzeko.
  • Emakumeentzako Jabetze Eskola (JE!). Emakume Txokoaren ardatz estrategiko bat izanik, emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa bultzatzea, hasieratik, garrantzi handia eman dio emakumeen prestakuntzari eta emakumeak elkartzeko guneak eskaintzeari. Horrela sortu zen Arrasateko Jabetze Eskola JE! 2007an.


Jabetze eskola:


Emakumeontzat formazioa, eztabaida eta topaketa gunea da.


Emakumeen eskura jartzen ditu hainbat lanabes perspektiba feminista batetik jendartea ulertzeko eta hura eraldatzeko, emakumeen ahalduntzea eta parte hartze sozio-politikoa indartze aldera.


Proposatzen du kalitateko prestakuntza eskaintza zabala eta askotarikoa, sortzen dena modu dinamikoan eta era parte-hartzailean, ikasturtez ikasturte.


Antolatzen dira ikastaroak, tailerrak, ekintza puntualak, topaketak, bilerak, gune iraunkorrak ,...adin eta profil askotariko emakumeentzat.


2.- PLANGINTZA:

 

Aurtengo bigarren plangintza aurkeztu dute gaur eguerdian, eta "emakume guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera".

 

Azpimarratzekoa da aurreko ikasturtean (2018-2019) 340 emakumek hartu zutela parte ikastaro eta tailer ezberdinetan. Horietatik 180 emakume Jabetze Eskolako ikastaro eta gune ezberdinetan azken seihelekoan aritu ziren, hau da, 2019ko otsailetik ekainera. Ondokoak dira zabalik dauden tailer eta ikastaroak:

 

 

1.- Hazkuntza pertsonalera bideratutako ikastaroak: emakumeen nortasuna eta subjetibitatea lantzeko, indartzeko...: Ildo honetan saiatzen gara tresnak eskaintzen aztertzeko nola eraiki garen, zein jendartetan, zein eragin duen gure bizitzetan gure nortasunean, gure aukeretan... Ildo hau landuko diren ikastaroak dira adibidez:

  • Bizitzaren labirintoak
  • Krisiak eta doluak
  • Lodiaktibismoa
  • Elektrizitate ikastaroa
  • Menopausia
  • ...

Ildo honetan ere, sartuko genuke Osasuna, gorputzaren lanketa:

  • Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa
  • Gure gorputzak despatriarkalizatuz
  • Chi Kung
  • Dantza indorientalak


Gure gorputzak despatriarkalizatuz:


Patriarkatuak ezartzendizkigun arau eta mugetatik haratago norebere gorputzaren eta sexualitatearen autogestioa lantzeko tailerra proposatzen digu Nora Ziarsolo Garatek ( Humanitateak eta KOmunikaizoan lizentziatua, Ikerketa Feministen Masterra, Doula eta emakumeen gorputzen kontzientzia hartzen laguntzen duten formakuntza anitzak).

 

Lodiaktibismoa:


Lehen aldia da horrelako tailer bat antolatzen duguna. Zeharka beste ikastaro batzuetan gaia landu bada ere, tailer honetan sakonduko da gure gorputz esperientzian eta edertasunaren ereduek zer eragin duten gure bizitzetan. Gizen fobia zapalkuntza sistema bezala aztertuko da eta landuko dira erresistentzia erak lodiaktibismotik.
Irati García da dinamizatzailea, gizarte langilea, feminista, gaztea eta gizena bezala aurkezten du bere burua; Ikerketa Feministen masterrean edertasun kanonak eta lodifobiaren gaia landu zituen. Gai garrantzitsua eta tailer oso interesgarria.

 

590.Emakume.Txokoa.Egitaraua.20192 (id: 8997637)

 

 

2.- Parte hartze soziala eta politikoa bultzatzeko ikastaroak:


Ildo honetan nabarmentzeko ikastaroak dira: Feminismoak mapeatzen; Autodefentsa feminista; eta Lodiaktibismoa. Bilatzen dute: kontzientzia eta tresnak eskuratzea geure burua indartzeko, komunitatean eragiteko, eraldaketarako bideak zabaltzeko.


Feminismoak mapeatzen:


Ikastaro honetan mapak erakusten ez digutena landuko da, sormen kolektiboa landuko da mapen eraldaketak egiteko. Jolasen bidez historikoki maskulinizatutako jakintzagai honetaz jabetzeko aukera ematen du tailerrak eta hainbat gaiei buruz hausnartzeko aukera izango dugu: botere erlazioak, pribilegioak, zapalkuntzak, erresistentziak edo espazioen eta kontakizun hegemonikoen eztabaida. Eider Ayerdi Anacabe arkitektoa eta generoan adituak emango du tailerra. "Gure ingurunearen kontzientzia hartzeko eta baita gure egunerokoak eta gure gorputzek lurraldearekin duten harremanaz jabetzeko tailer interesgarria dugu honakoa".

 

 

3.- Feminismoen ildoa:


Aipatzekoak dira:


Irakurketa feministen txokoa:

 

Testu feministak ezagutu eta hainbat gairen inguruko hausnarketa eta eztabaida bilatzen du.


Amatasunaren gaia landuko da ikasturte honetan.

Lucina Alfaro izango da koordinatzailea eta dinamizatzaile eta gonbidatu ezberdinak izango dira saioetan zehar.


Gune hau doakoa da eta ez da beharrezkoa saio guztietara etortzea. Hala ere izena eman behar da saioak eta taldeak antolatzeko.


Eztabaida feministen gunea:


Ikasturte honetan lan sexuala/prostituzioa gaiaren inguruan Feminismoetan dauden eztabaidak landuko dira: Otras sindikatuko kideak langile sexualen aldarrikapenak azalduko dizkigu eta Peter Szils-ek maskulinitate hegemonikoaren kritika bat eginez pornografia, trata eta prostituzioan gizonek duten papera aztertuko du. Feminismoaren barnean ere bada abolizionismoaren aldeko postura eta hirugarren saio batean hau ere landuko da.


Aurretik, Gestazio Subrogatuaren gaia landu genuen bezala landu nahi dugu gai hau. Gune honen helburua da gai hauen inguruan hausnartzea . Hausnarketak burutu ahal izateko, konfiantza eta zaintza kontuan dituen gune eroso eta egoki bat eskaini nahi da.

 


4.- Jabetze eskolan emakume migratuentzako guneak ere eskainiko dira hurrengo bi tailerrekin:


Emakume migratu eta arrazializatuen borrokak eta erresistentziak tailerra batetik eta Psikologia tailerra emakume migratuentzat, bestetik.


Emakume migratuentzako konfiantzazko gune bat eskaintzen dute tailer hauek, bai lanketa pertsonala eta kolektiboa egiteko eta euren aldarrikapenak eta borrokak ezagutzeko eta lantzeko.


Lehenengoaren kasuan: Tailerraren helburua da konfiantza eta elkarrizketa espazio bat sortzea emakume, lesbiana eta trans arrazializatu eta migratuen artean, borroken nondik-norakoen gainean hausnartzeko, bai norbanakoenak, bai kolektiboenak.


Askotan euren esperientziak geratzen dira feminismo zuri hegemonikoaren kontakizunetatik kanpora, eta sortzen dute diskurtso homogenezizatzaile bat emakumeen eskakizunei buruz.


Zapalduen antzerkiaren metodologiaren bidez, tailerrak bilatzen du hausnarketa espazio bat sortzea pentsalari feminista ez-zurien erresistentzien eta ekarpenen esperientzien inguruan. Horrek dakar berreskuratzea borroka bizibilizatu gabeen memoriak eta hortik pentsatzea zer estrategia egin aurrez aurre ditugun bazterkeria era guztiak eraldatzeko.


Florencia Gonzalez Brizuela da dinamizatzailea:


Zuzenbidea eta Zientzia Politikoetan doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean eta Unibertsitate bereko Genero eta Filosofia Mintegiko partaidea da. Feminismoen, arrazakeriaren aurkako eta kulturaniztasun eta intersekzionalitatearen inguruko formazioak ematen ditu.


“Descentrar la mirada para ampliar la visión. Reflexiones en torno a los movimientos sociales desde una perspectiva feminista antirracista” (Premi Descontrol, 2018) liburuaren egiletako bat da.

Úrsula Santa Cruz, migrantea, psikologo komunitarioa, taldeen dinamizatzailea eta esku hartze psiko sozialean esperientzia duen, Feminista antirracista. Berak zuzenduko du bigarren tailer hau:


Bizipen eta psiko gorputz dinamiken bidez landuko dira ezinegonak eta deserrotzeak lotutakoak migrazio prozesuei. Konfiantza eta konfidentzialtasun espazio batean, indartu eta sortuko dira tresnak eta praktika kolektiboak autozaintza psiko-afektibokoak.

Bestalde, Emakume Txokoak, herritarren sentsibilizazio lanarekin jarraituz, hainbat ekimen antolatu ditu urritik abendura bitartean.

 

Ekitaldi hauetara "gizon eta emakume asko hurbildu dira eta herriko eragileekin ere hainbat ekimen antolatu dira elkarlanean". Hala, "herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu".

 


Herrira begirako sentsibilizazio eta hausnarketarako ekimenak:

 

  • Urriaren 8an, martitzena; 18:30ean, Kulturateko Areto Nagusian. Ikasturteari hasiera emango diogu EN FEMME filmaren emanaldiarekin; zuzendaria Alba Barbé I Serra bertan izango da filma aurkezteko eta solasaldia ere izango da ondoren. Cros-dressinga ikusarazten du filmak.
  • Antzerki lanak ere izango dira, urriaren 17an, eguenean, 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian: emakumeak taularatzeko helburuarekin: 'Agur eta Dolore' eta 'Amatxi Dixit' lanak hain zuzen.
  • Azaroaren 12an Nerea Barjola izango dugu “Micorfísica sexista del poder” liburua aurkezten, baita ere Kulturaten.
  • Azaroaren 28an, 'Zauriak' dokumentalaren emanaldia; osasun mentala ikuspegi batetik lantzen duen dokumentala. Bertan ere solasaldia izango dugu.
  • Eta azkenik abenduaren 11n, ikasturteari amaiera emango dion 'Emakumeak protagonista' saioa izango dugu. Bertan Ana Murciak Jeanne-Rolande Dacougna Minkette elkarrizketatuko du. Beti bezala gure jendartean, esparru ezberdinetan lanean dabiltzan emakumeen ekarpena ikusarazteko helburua du ekimen honek. (.....)

 


Argibideak:


Izenak emateko epea: irailak 16-20. Ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: goizez 10:30-13:30
  • Astelehenetik ostegunera: arratsaldez 15:00-18:00
  • Ostiralean: goizez 10:00-14:00

Izena emateko orria: web orrian, liburuxkan, emailez bidaltzen dugun buletinean.

Antolaketa eta abisuak: irailak 23-27.

Ikastaroen hasiera urriaren 1ean.

arrasate.eus/emakumetxokoa
Twitter: Arrasateko Emakume Txokoa

Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE