Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Oraingoz sarrerak lortu daitezke

Iparralden girotutako opera (L'elixir d'amore) bihar, asteartea, Amaian

Ozenki elkarte lirikoaren ekimenarekin, opera komiko bat itzuliko da bihar, hain zuzen, Donizettik konposatutako opera entzutetsua.
Bideoa eta portadako irudia: Pathe Live / Testua: Mondraberri.eus / 2017ko martxoak 20, astelehena 
 
Arrasateko Ozenki Elkarte Lirikoaren ekimenarekin, opera bihar (asteartea) taularatuko da.

Donizetti-ren opera entzutetsua Arké taldeak taularatuko du Amaian, eta ondorengo bakarlariek abestu eta antzeztuko dute:
  • Adina (Miren Urbieta sopranoa)
  • Nemorino (Marc Sala tenorra) 
  • Belco (Elias Benito baritono) 
  • Dulcarama (Mikel Zabala baxua)
Ganbara orkestra zuzentzeaz Iker Sánchez Silva arduratuko da, eta Samaniego abesbatzak eta Nurat koruak ahotsa jarriko dute. Eszena zuzendaria Mikel Gómez de Segura dugu.
 
Opera hau Ipar Euskal Herriko herri txiki batean giroturik dago. Nemorino baserritar pobre bat da eta Adina emakume aberats bat, baina elkar maitatzen dute. 

Trama hasten da Dulcamara iruzurtia herrira iristean: Nemorinori elixir bat saltzen dio Adinaren bihotza lortze aldera.

Ekitaldia 20.00etan hasiko da, eta oraingoz sarrerak lor daitezke udal-webgunean, ozenkielkartea@hotmail.es helbidean edo Amaia Udal Antzokiko leihoan.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE