Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Urtea amaitu aurretik argi denak jarriko dira''

Argindarrean %50 aurreztuko du Udalak, 800 LED argi jarriz

Udala kaleko argi zahar ugari kentzen hasi da, eta horien ordez LED teknologiadun 800 berri jarriko ditu guztira erdigunean, Erguinen, Musakolan eta Garagartzan. Neurri hau "jasangarritasunaren aldeko aurrera pausua" izango da.
Beheko testua: Udala / 2019ko urriak 10, osteguna
 
Energia eraginkortasunaren bideari helduta eta Arrasateko kale argiteria hobetzea helburu izanik, datozen hilabeteotan hobekuntza esanguratsuak egingo ditu Udalak herriko kale argiztapenean.
 
Izan ere, guztira 800 argi inguru aldatuko ditu, zaharrak LED teknologia duten argi berriengatik ordezkatuz. Argi horiek, hain zuzen, energia potentzia txikiagoa behar dute eta iraupen handiagoa dute, horrenbestez, eraginkorragoak dira. 

Helburua da udalerriko argiteria publikoaren eraginkortasuna hobetzea eta elektrizitate kontsumoa murriztea, baina baita egungo argiteriaren egoera hobetzea ere, horretarako herriko puntu beltzei irtenbidea ematea lehenetsiz, arrasatear guztien herritarren segurtasun eta ongizatea bermatzeko. 

Aldaketak herriko erdigunean, Erguin auzoan, Musakolan, Musakola-Eroski eremuan, Garagartzan, Zerrajeran eta Monterron-Jose Luis Iñarra eremuan egingo dira. Udala dagoeneko hasia da horretan eta urtea amaitu aurretik bukatuta izatea aurreikusi du. Horrela, egindako hobekuntzei esker, nabarmen hobetuko da Arrasateko kale argiztapena eta potentzia gutxiago behar duten argiak izanik, energia kontsumoa %50 murriztuko da. Horrekin batera, elektrizitate gastuan ere aurrezki garrantzitsua lortuko da, %80koa hain zuzen. 

Bide beretik, halaber, herriko energia kontsumoa murriztuta, aurrezki ekonomikoaz haratago, jasangarritasunaren alde ere aurrera pauso bat egingo da.

Lanek 471.877,69 euroko aurrekontua izango dute eta guztia IDAEk (Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundeak) 0 interesean Udalari emandako maileguaren bidez ordainduko da. Guztira 10 urte ditu Udalak aipatu mailegua ordaintzeko, baina aldaketekin lortuko den energia kontsumo eta elektrizitate gastuaren aurrezkiarekin, 6 urte eta erdian jada amortizatuta izatea aurreikusten du.
 
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE